Johannes Urzidil
Johannes Urzidil (Praga, 1896ko otsailaren 3 – Erroma, 1970eko azaroaren 2a) alemanezko idazle, olerkari eta kazetari txekiarra izan zen. Franz Kafkaren garaikide, Bohemiaz asko idatzi zuen, gehiena erbestean. Txekiera ere ohiko hizkuntza zuen eta XX. mendearen hasierako Praga kosmopolitaren ordezkaritzat jotzen zuen bere burua.
Johannes Urzidil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1896ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Austria |
Heriotza | Erroma, 1970eko azaroaren 2a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Campo Santo Teutonico (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gertrude Urzidil (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria, diplomazialaria, idazlea eta arte-kritikaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia |
Izengoitia(k) | Hans Elmar |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Czechoslovak army in exile (en) |
urzidil.de |
Biografia
aldatuUrzidilek Aleman, Artearen Historia eta Eslaviar hizkuntzen ikasketak Praga jaioterrian egin zituen. Gero kazetaritzari eta idazteari ekin zion. Olerkigintzan egin zituen lehen saiakerek espresionismoaren eragina dute eta Hans Elmar ezizenaz argitaratu zituen. Der Mensch hilabetekarian idazle eta editore lanetan ere aritu zen. Garai horretako bere ezagunen artean Franz Werfel eta Franz Kafka.
1922tik 1933ra Pragan Alemaniak zuen enbaxadaren prentsa aholkularia izan zen. 1939an Alemania naziak Txekoslovakia inbaditu zuenean Urzidilek Erresuma Batura alde egin behar izan zuen, 1918tik 1939ra nazionalismo alemaniar eta txekiarren kontra era argian idatzi baitzuen. 1941ean AEBetara heldu zen eta 1946an nazionalitate estatubatuarra lortu zuen. Bere obra gehiena batez ere hortik aurrera idatzi zuen.
Lanak
aldatuOlerkigintza argitaratu bazuen ere, bere prosagatik ezagunagoa da; gehienbat erbestean idatzita, idazlearen jatorri bohemiarra islatzen du. Bere lan zerrenda luzea hauxe da[1]:
- Sturz der Verdammten. Poesia lirikoa. Wolff, Leipzig, 1919.
- Die Stimme. Poesia lirikoa. Berlin, 1930.
- Goethe in Böhmen. Monografia. Epstein, Viena/Leipzig, 1932; Artemis, Zürich/Stuttgart, 1962.
- Wenceslaus Hollar. Der Kupferstecher des Barock. Viena/Leipzig, 1936.
- Zeitgenössische Maler der Tschechen: Čapek, Filla, Justitz, Špála, Zrzavý. Saiakerak. Forum, Bratislava, 1936.
- Hollar, a Czech émigré in England. Monografia, Londres, 1942.
- Der Trauermantel. Narrazioa. Krause, New York, 1945.
- Über das Handwerk. Saiakera. Agis, Krefeld, 1954.
- Die verlorene Geliebte. Narrazioak. Langen Müller, Munich, 1956.
- Die Memnonssäule. Poesia lirikoa. Bergland, Viena, 1957.
- Denkwürdigkeiten von Gibacht. Narrazioa. Langen Müller, Munich, 1958.
- Das Glück der Gegenwart. Goethes Amerikabild. Saiakera. Artemis, Zürich/Stuttgart, 1958.
- Das große Halleluja. Eleberria. Langen Müller, Munich, 1959.Die letzte Tombola
- Prager Triptychon. Narrazioa. Langen Müller, Munich, 1960.
- Das Elefantenblatt. Narrazioa. Langen Müller, Munich, 1962.
- Geschenke des Lebens. Stiasny, Graz/Viena, 1962.
- Amerika und die Antike. Saiakera. Artemis, Zürich, 1964.
- Entführung und sieben andere Ereignisse. Narrazioak. Artemis, Zürich, 1964.
- Da geht Kafka. Saiakerak. Artemis, Zürich/Stuttgart, 1965.
- Literatur als schöpferische Verantwortung. Saiakera. Artemis, Zürich/Stuttgart, 1965.
- Die erbeuteten Frauen. Sieben dramatische Geschichten. Narrazioak. Artemis, Zürich/Stuttgart, 1966.
- Prag als geistiger Ausgangspunkt. Festansprache vom 21. 10. 1965 anläßlich des 80. Geburtstages von Erich von Kahler. Saiakera. Leo Baeck Institute, New York, 1966.
- Der lebendige Anteil des jüdischen Prag an der neueren deutschen Literatur. Saiakera. Leo Baeck Institute, Tel Aviv, 1967.
- Bist du es, Ronald?. Narrazioa. Artemis, Zürich, 1968.
- Väterliches aus Prag und Handwerkliches aus New York. Autobiografikoa. Artemis, Zürich, 1969.
- Die letzte Tombola. Narrazioak. Artemis, Zürich/Stuttgart, 1971.
- Morgen fahr' ich heim. Böhmische Erzählungen. Narrazioak. Langen Müller, Munich, 1971.
- Bekenntnisse eines Pedanten. Erzählungen und Essays aus dem autobiographischen Nachlaß. Testu eta saiakera autobiografikoak. Artemis, Zürich/Munich, 1972.
Sariak
aldatuBizitzan zehar zenbait sariren irabazle izan zen, 1957ko Charles Veillon Saria besteak beste(1957).
Jakingarriak
aldatu- 70679 Urzidil asteroidea bere omenez izendatu zuten.
- Bere deituraren txekierazko idazkera Uřídil da.
Euskal Herriaz
aldatu1971ko Die letzte Tombola ("Azken tonbola") narrazio bilduman Das Gold von Caramablu kontakizuna dago; Txalapartak 2003an espainieraz itzuli zuen, El oro de Caramablú izenburupean. "Caramablú" izeneko herri asmatua Euskal Herrian kokatzen du eta hori salbuespen ia bakarra da Urzidilen obran, Bohemiaz edo AEBez idatzi baitzuen.
Euskal Herria ezagutzen zuela frogatzen du; jakina da 1926an Hendaia eta inguruak bisitatu zituela eta beste aldetik ezer idatzi baino lehen ondo dokumentatzea gustuko zuen. Herriko alkatearen izena "Guypogaray" da, bere arrebarena "Amara", alabarena "Andre", tabernariarena "Piperado"...Ikur eta metafora ugariren bidez Euskal Herria bezalako herri batekiko zaletasuna adierazten du narrazio bakezale eta metafisiko honetan[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bibliografia.
- ↑ El oro de Caramablú liburuaren hitzaurrea.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Urzidil |
- (Txekieraz) Johannes Urzidil webgunea.
- (Ingelesez) Guide to the Papers of Johannes and Gertrude Urzidil Leo Baeck Instituteren webgunean.
- (Alemanez) Urzidili buruzko webgunea.
- (Alemanez) Biografia Exil.archiv.de webgunean.