Jesús Pardo
Jesús Pardo de Santayana Díez (Santander, Espainia, 1927ko maiatzaren 5a - Madril, Espainia, 2020ko maiatzaren 22a) espainiar idazle eta kazetaria izan zen.
Jesús Pardo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Pardo de Santayana Díez |
Jaiotza | Torrelavega, 1927ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2020ko maiatzaren 22a (93 urte) |
Heriotza modua | ezezaguna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala 1952) : kazetaritza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, poeta, ipuingilea, saiakeragilea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Pueblo EFE agentzia Cambio 16 (en) Madrid (en) Historia 16 |
Genero artistikoa | Bidaldi liburua memoriak |
Biografia
aldatuKazetari gisa, atzerriko berriemaile moduan lan egin du, Londresen lehenbizi, hogei urtez, eta Genevan eta Kopenhagen, gero.
Idazle gisa, zenbait eleberri idatzi zituen, autobiografia kutsu nabarmenekoak: Ahora es preciso morir (1982, Orain ezinbestekoa da hiltzea); Ramas secas del pasado (1984, Antzinako adar lehorrak); Operación Barbarossa: historia ficción (1988, Barbarossa operazioa: historia fikzioa); Las últimas horas de Pincher Trumbo (1988, Pincher Trumboren azken orduak); Eclipses (1993, Eklipseak). 1996an Autorretrato sin retoques (Ukiturik gabeko autoerretratua) argitaratu zuen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo espainiar intelektualen deskribapen gupidagabea eta desmitifikatzailea.
Eleberriez gainera, era askotako liburuak idatzi zituen: poema-bildumak; gidak eta bidaia-liburuak Bukarest (1991), Conversaciones con Transilvania (1988, Elkarrizketak Transilvaniarekin); biografiak Dante (1984), Galileo (1984); eleberri gisako biografia-kontakizunak Yo, Marco Ulpio Trajano (1991). Itzultzaile gisa, Charles Dickens, Mark Twain, Isak Dinesen, Nadine Gordimer, Pier Paolo Pasolini, Noah Gordon eta herbehereetar eta eskandinaviar idazle askoren obrak itzuli zituen gaztelaniara. 1998an Zapatos para el pie izquierdo (Ezker oinerako zapatak) argitaratu zuen, historian zehar sortu izan diren asmakizun bitxiei buruzko liburua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.