Jerome Isaac Friedman

fisikari estatubatuarra

Jerome Isaac Friedman (New York, AEB, 1930eko martxoaren 28a -) Estatu Batuetako fisikaria da.

Jerome Isaac Friedman

Bizitza
JaiotzaChicago1930eko martxoaren 28a (94 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
John Marshall Metropolitan High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaEnrico Fermi
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Enrico Fermi
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Massachusettseko Teknologia Institutua
Belgradeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Fisika Elkartea
Academia Europaea (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Musicbrainz: 56d9d173-9c0d-471b-9bd5-8ea7c38f4657 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Chicagoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1956an lortu zuen doktoregoa. 1957an, Stanfordeko Unibertsitatean sartu zen, ikertzaile-laguntzaile gisa. 1963an, Massachusettseko Institutu Teknologikoan sartu zen, fisikako irakasle gisa. Hango laborategi nuklearreko buru izendatu zuten 1980an, eta Fisikako Saileko zuzendari izan zen 1983tik 1988ra.

1963az gero, Henry W. Kendall eta Richard E. Taylorrekin lankidetzan jardun zuen Friedmanek. Linac izeneko zatiki-azeleragailu lineala asmatu zuten. 1967-1975 bitarteko ikerketetan, elektroiak, protoiak eta neutroiak bonbardatzeko erabili zuten linac-a, eta atomoaren nukleoko protoietan eta neutroietan barrenagoko beste egituraren bat bazela adierazten zuten arrastoak aurkitu zituzten. Azterketa sakonagoak eginda, protoien eta neutroien inguruan gai oso-oso txiki batzuk zebiltzala ikusi zuten (quarkak); horrela, Friedmanen eta haren lankideen ikerketei esker, quarken kontzeptua argitu ahal izan zen.

1990ean, Fisikako Nobel saria lortu zuen, Henry W. Kendal eta Richard E. Taylor lankideekin batera, atomoen nukleoari buruz egindako ikerketengatik eta quarkek zatikien fisikan duten zeregina zehaztu izanagatik.

Gaur egun, irakaslea da Massachusettseko Institutu Teknologikoan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu