Jean Ranc
Jean Ranc (Montpellier, 1674ko urtarrilaren 28a – Madril, 1735eko uztailaren 1a) frantziar margolari rokokoa izan zen, Frantziako Luis XV.a eta Felipe V.a Espainiakoaren gortean aritu zena.
Jean Ranc | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montpellier, 1674ko urtarrilaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Madril, 1735eko uztailaren 1a (61 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marguerite Elisabeth Rigaud (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Antoine Ranc (mul) Hyacinthe Rigaud |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Madril Paris eta Lisboa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | erretratua |
Biografia
aldatuHyacinthe Rigauden ikasle eta jarraitzailea , 1723tik Frantses jatorriko Felipe V.a Espainiako monarkaren gortean ganberako margolari gisa jarri zuten. Garai hartako estilo ponpoxo tipikoko erretratuak ekoizten hasi zen. Bere lanen artean, Felipe V.aren familia nabarmentzen da, erretratu kolektibo handinahi baten formatu txikiko maketa bat (Museo del Prado) baino ez baita bizirik irauten , formatu handiko jatorrizkoa amaitu gabe utzi eta Madrilgo alkazarren erre baitzen.
Eztabaida larriak izan zituen Michel-Ange Houasse lankidearekin jeloskortasun artistikoagatik eta gortean nabarmentzeko gogoagatik. 1734ko Gabonetan gertatu zen alkazarreko sutea, Habsburgotarren antzinako egoitza guztiz suntsitu zuena, Ranc-en gelan hasi zen, ikusmen arazoak zituena. Gaur egungo Madrilgo Errege Jauregia eraikin horrek hartzen zuen lekuan eraiki zen. Jean Ranc sua gertatu eta sei hilabetera hil zen, depresio sakon batean murgilduta.
Bere Vertumno y Pomona lanak (Montpellier, Fabre museoa), XVIII. mendeko edertasun rokokoaren arketipoa, Francisco de Goyaren tapiz-kartoi batzuk inspiratu izana agian, Eguzkitakoa adibidez.
Galeria
aldatu-
Vertumnus eta Pomona. Montpellierreko Fabre museoa.
-
Felipe Borboi-Parmakoa bere haurtzaroan. c. 1725. Budapesteko Arte Ederren Museoa.
-
Karlos III.a Borboikoa. 1725. Madrilgo Errege Jauregia.
-
François-Alexandre Verdier margolariaren erretratua. 1703. Versallesko jauregia.
-
Filipe I.a Parmakoa umea.