Itziar Gurrutxaga

futbolari gipuzkoarra

Itziar Gurrutxaga Bengoetxea (Elgoibar, Gipuzkoa, 1977ko apirilaren 4a) euskal futbolari ohia da. Erdilari postuan jokatzen zuen. Athletic Clubarekin lau Superliga irabazi zituen 2003, 2004, 2005 eta 2007an.[1]

Itziar Gurrutxaga
Bizitza
JaiotzaElgoibar1977ko apirilaren 4a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic /
Elgoibar Kirol Kluba1993 / 1999
Eibar KE1999 / 2002
Athletic Club2002 / 200812528
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2006 / 2008
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua55 kilogramo
Altuera163 zentimetro

Inguma: itziar-gurrutxaga-gurrutxaga FIFA: 191226 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Elgoibarreko taldean hasi zen futbolean jolasten 1993an, 16 urterekin. 1999an Eibartarrak taldera pasa zen.

Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[2] Eta horietako bat izan zen Itziar Gurrutxaga.

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabaziz zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Itziar Gurrutxagak Athleticekin, 25 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen estadioa. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[2]

Geroago, beste hiru urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.[2]

Guztira Athleticen 6 denboraldi egin zituen, 173 partida eta 30 gol.[1]

Talde ibilbidea

aldatu

Palmaresa

aldatu

Estatistikak

aldatu
Equipo Cat. Año Liga Copa UEFA Womens Champions League
Part. Goles Part. Goles Part. Goles
Athletic Club 2007-08 24 3 2 1 2 0
Athletic Club 2006-07 26 6 2 0 - -
Athletic Club 2005-06 25 7 2 0 3 1
Athletic Club 2004-05 19 4 2 0 5 0
Athletic Club 2003-04 24 3 1 0 2 0
Athletic Club 2002-03 22 5 2 0 - -
Eibartarrak - 2001-02 - - - - - -
Eibartarrak - 2000-01 - - - - - -
Eibartarrak - 1999-00 - - - - - -
Elgoibar - 1998-99 - - - - - -
Elgoibar - 1997-98 - - - - - -
Elgoibar - 1996-97 - - - - - -
Elgoibar - 1995-96 - - - - - -
Elgoibar - 1994-95 - - - - - -
Elgoibar - 1993-94 - - - - -

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Itziar Gurrutxaga | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  2. a b c Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu