Holmio

Zenbaki atomikoa 67 duen elementu kimikoa. Lur arraroen multzoko metala da. Espektroskopian eta elektrokimikan erabiltzen da. Oso elektropositiboa da, eta momentu magnetiko eta erresistibitate elektriko handiak ditu

Holmioa elementu kimiko bat da, Ho ikurra eta 67 zenbaki atomikoa dituena. Lantanidoen seriekoa izanik, elementu metaliko aski bigun eta harikorra da. Giro-tenperaturan eta aire lehorrean egonkorra da. Lur arraroetako bat da, monazita eta gadolinita izeneko mineraletan agertzen dena.

Holmioa
67 DisprosioaHolmioaErbioa
   
 
67
Ho
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaHolmioa, Ho, 67
Serie kimikoalantanidoak
Taldea, periodoa, orbitala-, 6, f
Masa atomikoa164,93032(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f11 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 29, 8, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 8,79 g/L
Urtze-puntua1.734 K
(1.461 °C, 2.662 °F)
Irakite-puntua2.993 K
(2.720 °C, 4.928 °F)
Urtze-entalpia17,0 kJ·mol−1
Irakite-entalpia265 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 27,15 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.432 1.584 (1.775) (2.040) (2.410) (2.964)
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)3 (oxido basikoa)
Elektronegatibotasuna1,23 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 581.0 kJ/mol
2.a: 1.140 kJ/mol
3.a: 2.204 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)175 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 16,2
Soinuaren abiadura2.760 m/s
Isotopo egonkorrenak
Holmioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
163Ho Sintetikoa 4.570 u ε 0,003 163Dy
164Ho Sintetikoa 29 m ε 0,987 164Dy
165Ho %100 Ho egonkorra da 98 neutroirekin
166Ho Sintetikoa 26,763 o β- 1,855 166Er
167Ho Sintetikoa 3,1 o β- 1,007 167Er

Ezaugarri nagusiak

aldatu

Elementu metaliko tribalente honek naturan agertzen diren elementu guztien arteko momentu magnetikorik altuena dauka (10.6µB) eta beste zenbait propietate magnetiko berezi dauzka. Itrioarekin konbinatuta konposatu oso magnetikoak eratzen ditu.

Egoera puruan, holmioak lustre zilarkara metaliko distiratsua dauka. Ondo eusten dio korrosioari eta egonkorra da aire lehorrean tenperatura eta presio estandarretan. Aire hezean eta tenperatura altuagoetan, ordea, azkar oxidatzen da, oxido horixka eratuz. Argiztapen-baldintzen arabera, holmio oxidoak kolore-aldaketa sakonak jasaten ditu. Egunez horia da, baina argi trikromatikoa erabiliz gero laranja gorrixka bizia da.

Kanpo estekak

aldatu