Historia Naturalaren Museoa (Paris)
Historia Naturalaren Museoa (frantsesez: Muséum national d'Histoire naturelle) Parisen dagoen Natur Historia museoa da, Parisko 5. barrutian.
Historia Naturalaren Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 5. barrutia |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1793 |
Webgunea | www.mnhn.fr |
Historia
aldatu1635 urtean sortu bazen ere fundazio datatzat 1793 urtea hartzen da. Jardin royal des plantes médicinales zegoen tokian ezarri zen. Zientzialari garrantzitsuak izan zituen irakasle, besteak beste Georges Cuvier, Jean-Baptiste Lamarck eta Étienne Geoffroy Saint-Hilaire.
XIX mendean Parisko Unibertsitatearekin lehian sartu zen zientzia ikerketan eta Fisika aplikatua lantzen hasi zen. 1891eko abenduaren 12ko dekretu batek historia naturalera mugatzeko agindua eman zion.
Bildumak
aldatuHainbat bildumak osatzen dute museoa:
- Francisco Javier Muñiz naturalista argentinarraren bilduma.
- Jean Henri Dupotet almirantearen fosilak.
- Jean Baptiste Christophore Fusée Aublet-ek Guyana Frantsesetik ekarritako herbariuma.
Museoaren kokapenak
aldatuMuseoaren jatorria ondoan dago. 14 eraikin desberdin ditu, batzuk Parisko beste toki batzuetan. Publikoari ateak irekita dituztenak honako hauek dira:
- Jardin des plantes-en:
- Eboluzioaren galeria
- Historia gabinetea
- Mineralogia eta geologia galeria
- Paleontologia eta Anatomia konparatuaren galeria
- La ménagerie ("piztien etxea")
- Gizakiaren museoa (Musée de l'Homme) - 16. barrutian
Honetaz gain Museoari lotuta badaude hiru parke zoologiko, hiru parke botaniko eta bi museo gehiago (Musée de l'abri Pataud eta Harmas de Fabre)
Iruditegia
aldatu-
Eboluzioaren galeriaren eraikina.
-
Eboluzioaren galeriaren barnealdea.
-
Paleontologia eta Anatomia konparatuaren galeria.
-
Paleontologia eta Anatomia konparatuaren galeria.
-
Mineralogia eta geologiaren galeria.
-
Cuvierren etxea.
-
Botanika eskola.
-
Herbariuma.
-
Kanguroak
(La ménagerie). -
Musée de l'Homme.
Ikus, gainera
aldatuInformazio praktikoa
aldatu- Helbidea: 57 Rue Cuvier, 75005
- Ordutegia: 8:00 - 18:00
- Geltokiak: