Hirusta
Hirustak landare lekadun belarkarak dira, Trifolium generokoak. Hiru folioloz osaturiko hosto konposatuak izatea dute ezaugarri nagusia. Nitrogeno atmosferikoa finkatzeko gauza dira, sustraietan dituzten bakterio sinbiotikoei esker. 300 espezie inguru dira, batez ere Ipar hemisferioko eskualde epeletan hazten direnak. Hala ere, Hego Amerikan eta Afrikan zenbait espezie aurkitu izan dira, eta baita tropikoetako goi-mendietan ere.
Hirusta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Subfamilia | Faboideae |
Generoa | Trifolium |
Datu orokorrak | |
Kolorea | lightgreen |
Izena
aldatuBesteak beste, hirusta, hirusta-belarra, hiruorria, hiruorri-belarra eta trefla izenak ematen zaizkio euskaraz.[1]
Ezaugarriak
aldatuBelarki landareak dira, orokorrean zurtoin txikikoa da, zenbait errubidera aldikoak, urtekoak edo bi urtekoak izan litezke. Hiru osto dituzte, bakoitzak hiru foliolo bana dituztela, ia beti hortzdunak, eta batzuetan beren erdigunea marraztua dute. Bere buruan lore ugari izan ohi dituzte, eta banaka, sailka edota burusketan hazten dira. Fruituak baina txikiak izan ohi dira eta bere kalizearen barnean izaten ditu. Zenbait espezie bazkagai edo ganadujateko erabili ohi dira. Landare meliferak dira.
Hirustak larre eta zelai heze edo umeletan hazten dira, urez ongi hornituak, udaberritik negu aldera.
Mitologia
aldatuHirusta Irlandako ikur nazional ohikoa da ("Shamrock"). San Patriziok irlandar jentil edo paganoei Trinitate Santua irudikatzeko erabili omen zuen, hau hirustarekin erlazionatuta dago baina baita Oxalis landare espeziarekin ere, azken hauek hirufoliodunak dira hirustak bezala.
Batzuetan hirustak ohikoak diren hiru folioloak baino lau foliolo izan ohi ditu. Lau hostoko hirusta, beste kondairetako arrarotasunak bezala, zorte onaren seinaletzat hartzen da. Nahiz eta arraroa izan, bost eta sei foliolodun hirustak badaude.