Hilobiratze-ostilamendu
Hilobiratze-ostilamendua[1][2] edo hilobiratze-hatuak, arkeologian, gorpu batekin batera ehortzitako objektu-multzoa da.
Hilobiratze-ostilamenduak arkeologian
aldatuHilobiratze-ostilamenduek garrantzi handia dute ikerketa arkeologikoetan, hilobiak, eta bertan aurkitzen diren materialak, beste egiturak baino hobeto kontserbatzen direlako maiz. Pertsona bat hiltzen zenean, ohikoa izaten zen bere objektu kutunekin batera lurperatzea. Objektu multzo horiek garaiari eta bere kulturari buruzko informazio handia ematen dute.
Egun, gero eta gehiago DNA azterketekin konparatzen da aurkitutako objektuetatik ateratako informazioa. Bereziki antzinako DNAren analisi genetikoa eta isotopoen azterketa dira indar biziaz sartu diren aurrerapenak, eta indusketa tradizionalari eta gorputzen azterketa antropologikoari gehitu zaizkie, ikuspegi berria eskaintzeko. Besteak beste, modu horretan posible da zehaztea ehortzitako lagunak tokikoak ala atzerritarrak ziren, eta baita haien artean lotura biologikorik ote zegoen.[2] Askotan, ostilamendua xumea zenean edo kontraesankorra, eta hezurren hondakinak erdi galduta zeudenean, hildakoaren generoa identifikatzeko balio izan dute analisiek.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arkeologia hiztegia. euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
- ↑ a b Kaiera, Zientzia. (2019-10-23). «Morrontzaren zantzuak, Brontze Arotik bertatik» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).