Gorila
Gorila (Gorilla) bizirik dagoen primate motarik handiena da, gaur egun Erdialdeko Afrikako oihanetan hedatzen dena. Bi espezietan eta 4 azpiespezietan (espezie bakoitzak bi azpiespezie ditu) banatuta daude.
Gorila | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Subfamilia | Homininae |
Generoa | Gorilla I. Geoffroy, 1852
|
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 270 egun |
Euren DNAren % 98-99 gizakienaren bera da. Oso handia da: 1,80 m inguru luze eta 200 kg izatera hel daiteke. Besoak hankak baino luzeagoak ditu eta sudurra motza eta zapala. Lepo labur-gihartsua du, bularra sendoa eta besoak eta hankak oso trinkoak. Emea 250-270 egun egoten da ernari eta ume bakarra egiten du ernaldiko. Bi gorila mota bereizten dira: mendebaldeko gorila (Gorilla gorilla) eta ekialdeko gorila (Gorilla beringei).[1]
Etimologia
aldatuHanno Nabigatzailearen bidaiaren amaieran, esploratzaileak uharte oso populatu bat aurkitu zuen, jende iletsu eta basati bezala deskribatu zena. Gizonak harrapatzeko saiakerek huts egin zuten, baina emakumeetako hiru harrapatuak izan ziren: hain ziren basatiak, non hil egin zituzten eta beren larruak Kartagoko etxera eramateko kontserbatu ziren. Larruak Junoren tenpluan (Tanit edo Astarte) gorde ziren Hannoren itzuleran eta, Plinio Zaharraren arabera, bertan iraun zuten K. a. 146an Kartago erromatarrek suntsitu zuten arte, Hannoren espediziotik 350 urtera. Hannorekin bidaiatzen zuten itzultzaileek Gorillai deitzen zioten herriari (grezierazko hitzetik). Thomas Staughton Savage mediku eta misiolari amerikarrak eta Jeffries Wyman naturalistak gorilak XIX. mendean deskribatu zituztenean, tximinoak Troglodytes gorilla izendatuak izan ziren, Hannoren deskribapenagatik.
Taxonomia
aldatuGorilla generoaren taxonomia | Hominoidea superfamiliaren filogenia | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Mendietako gorilak (WWF)