Girondins de Bordeaux

Football Club des Girondins de Bordeaux, normalena Girondins de Bordeaux edo FCGB deitua, Frantziako futbol talde onenetakoa da, 1881ean Bordelen sortua. Sei Liga eta lau Kopa irabazi ditu eta 1996an UEFA Koparen finala jokatu zuen. Etxeko partiduak Stade Matmut-Atlantique estadioan jokatu ohi ditu. Euskal Herritik gertu dagoenez hainbat euskal herritar jokalari eta entrenatzaile izan ditu bere historia luzean zehar.

Girondins de Bordeaux
Datuak
Izen ofiziala
Girondins, Girondins Guyenne Sports, Girondins de Bordeaux Football Club, Girondins Association sportive du Port, Girondins de Bordeaux Football Club eta Football Club des Girondins de Bordeaux
Motafutbol-kluba
HerrialdeaFrantzia
LigaChampionnat National 2 (en) Itzuli, Frantziako Futbol Liga Txapelketa eta Ligue 2 (en) Itzuli
EstadioaGrand stade de BordeauxBordele
44°53′50″N 0°33′41″W / 44.89735°N 0.56128°W / 44.89735; -0.56128 (2015–)
 42.566
Agintea
LehendakariaGerard Lopez (en) Itzuli
EntrenatzaileaAlbert Riera
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaGerard Lopez (en) Itzuli
Historia
Sorrera1881
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: girondins Twitter: girondins Instagram: girondins Youtube: UCrEzYz2fTQV9arolI6MeKjw Edit the value on Wikidata
1941eko kopa irabazi zuen taldea.
Santiago Urtizberea.
2007ko Ligako Kopako finala.
Stade Chaban Delmas.

Historia

aldatu

Sorrera

aldatu

Taldea 1881ean sortu zen, Frantziako zaharrenetakoa da beraz eta hasieran gimnasia eta tiroketa lantzen zituen, horregatik hartu zuen Girondino iraultzaileen izena, Girondins Guyenne Sport. 1910an futbolean ere hasi ziren baina urtebete besterik ez zuten egin eta 1919 arte ez zuten berriz futbola serio hartuko. Urte hartan l'Argus Sport taldearekin bat egin zuen, haren kolore urdin iluna hartuz. Lehen partidan Section Burdigalienne 12-0 garaitu zuten.

Benito Diaz

aldatu

1936an talde profesionala bihurtu zen Girondins Guyenne Sport eta Bordeaux FC elkartzean eta 1938an bigarren mailan hasi zuen ibilbide berria. Entrenatzailea Benito Diaz donostiarra izan zen, Gerra Zibilarengatik erbesteratua zegoena, eta Santiago Urtizberea eta Jaime Mancisidor jokalariak ekarri zituen honek. Seigarren egin zuten eta hurrengo urtean hirugarren, hala ere ez zuten mailaz igotzea lortu.

1940ko urriaren 15ean Bordele bertako AS Port taldearekin bat egin zuten eta orduan hartu zuten atorreko "eskapularioa" eta 1941ean Frantziako Kopa irabaztea lortu zutenez betirako gelditu zen kutun gisa. Finalean SC Fives 2-0 garaitu zuten, gol biak Urtizbereak sartu zituelarik. 1943an Kopako bigarren finala jokatu zuen Olympique Marseillakoaren aurka. Lehenengo partidan 2-2 egin ondoren bigarren partida bat jokatu zuten baina oraingoan 4-0 galdu zuen.

Lehen mailarako igoera 1948-49an lortu zuten eta 1950an iritsi zen lehenengo Frantziako Liga. Honek Europa mailan jokatzeko aukera eman zion, Latindar Kopan hain zuzen ere eta finaleraino iritsi zen. Hurrengo urteetan ere maila onean aritu zen, 1952an Ligan bigarren postua eskuratu zuen eta 1955ean Kopa finala jokatu zuen, baina ez zuen titulurik lortu eta 1960an bigarren mailara itzuli zen.

Salvador Artigas

aldatu

Bigarren mailan ari zela Salvador Artigas entrenatzaile kataluniarra fitxatu zuen eta 1963an lehen mailara itzuli zen. Honen gidaritzapean talde indartsua bihurtu zen eta 1965, 1966 eta 1969ko Ligetan berriz ere bigarren izan zen. Kopan ere hiru final jokatu zituen 1964, 1968 eta 1969an, baina denak galdu zituen.

Claude Bez presidentea

aldatu

1970eko hamarkadan emaitzak apalak izan ziren eta 1979an Claude Bez milioidunak erosi zuen taldea. Honek diru asko sartu zuen eta hiru Liga eta bi Kopa lortu zituen. 1980an Europa mailako lehenengo titulua eskuratu zuen gainera, Alpeetako Kopa. Frantziako jokalari internazionalek osatu zuten taldea; Bernard Lacombe, Jean Tigana, René Girard, Jean-Christophe Thouvenel eta Thierry Tusseauk besteak beste. 1985ean kanporaketetan Bilboko Athletic Kluba gainditu eta Europako Kopako final erdietara iritsi zen. Juventus FCk kanporatu zuen.

90. hamarkada ere bikaina izan zen, liga bakarra eskuratu arren (1999koa) Europan maila bikaina eman zuen UEFA Intertoto Kopa irabaziz (1995ean) eta UEFA Kopako finala jokatuz (1996an). Bixente Lizarazu lapurtarrak ere jokatu zituen final gogoangarri hauek.

XXI. mendea

aldatu

1999ko Liga garaipenak bultzatuta bolada berri bati eman zion hasiera eta herrialde mailako hainbat garaipen eskuratu ditu ordutik hona. 2009 urtea bereziki ona izan zen, Olympique Lyonnaisen segida ikaragarria moztuz Liga berreskuratu baitzuen eta honetaz gain Ligako Kopa eta Superkopa ere bereganatu baitzituen.

2013an Ligan 7. postuan sailkatu zen baina bere laugarren Kopa irabazi zuen. Hurrengo urteetan taularen erdi inguruan ibili da.

2022an azken postuan gelditu eta maila galdu zuen, 21 urtelehen mailan egin ondoren. Hori gutxi baltz, izandako diru arazoen ondorioz hirugarren mailaraino jeitsiarazia izan zen.

Uniformea

aldatu

1919 urtean L'Argus Sport taldearen kolore urdin iluna eta zuria hartu zituen eta 1939 urtean eskapulario zuria gehitu zion. 1980. hamarkadan eskapulazioa galdu zuen eta 1991 eta 1997 urteen artean, bigarren mailan ari zela, Burdeosko hiriaren korole granatea hartu zuen. 1997an berreskuratu zituen korole urdina eta eskapulario zuria.

Historikoa

aldatu
     
 
 
 
1939-1979
     
 
 
 
1980-1990
     
 
 
 
1991-1992
     
 
 
 
1993-1996
     
 
 
 
1997-tik

Azken urteak

aldatu
     
 
 
 
2012-2013
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa

aldatu

Frantzian: 16

aldatu

Europan: 2

aldatu
  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 1996.
  • Txapelduna (1): 1995.
  • Txapelduna (1): 1980.
  • Finalista (1): 1972.
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1950.

Jokalari ezagunak

aldatu

Santiago Urtizberea, Didier Deschamps, Alain Giresse, Pauleta, Bixente Lizarazu, Eric Cantona, Zinedine Zidane.

Euskal taldeen aurkako partidak

aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Girondinsek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1967-68 Ferien Kopa 2. itzulia Girondins
Athletic
1-3
1-0
Athletic
Girondins
1984-85 Europako Kopa Final hamaseirenak Girondins
Athletic
3-2
0-0
Athletic
Girondins
2006-07 UEFA Kopa Final hamaseirenak Girondins
Osasuna
0-0
1-0
Osasuna
Girondins

Emakumezkoen taldea

aldatu

2015ean ES Blanquefort taldearen emakumezkoen futbol taldea bere egituran barneratu zuen. 2018an Frantziako selekzioarekin jokatzen zuten Viviane Asseyi eta Claire Lavogez fitxatu zituen eta kalitate jauzia egin zuen. 2020an eta 2021ean hirugarrena izan da ligan

Kanpo estekak

aldatu
2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak  
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes