Gilbert de la Porrée

Gilbert de la Porrée, Gilbert De La Porré, Poitiers-eko Gilberto , Gilberto Porreta, Gilbertus Porretanus edo Pictaviensis izenekin ere ezaguna, (Poitiers, 10701154ko irailaren 4) logikari eta teologo eskolastikoa izan zen.

Gilbert de la Porrée

apezpiku

1142 - 1154
Grimoard (en) Itzuli - Calo
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Poitiers (en) Itzuli
Chartresko katedralako chancellor (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPoitiers, 1070
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPoitiers1154ko irailaren 4a (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Bernardo Chartreskoa
Anselm of Laon (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiza, katedraduna, filosofoa eta idazlea
InfluentziakHilary of Poitiers (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

aldatu

Chartres-ko Bernardok eta Laongo Antselmok  hezi zuten Gilberto. 20 urte inguru Chartresen irakasle aritu ostean, teologia eta dialektika klaseak eman zituen Parisen (1137tik aurrera). Alinerre-ko Stephen bere apopiloa izan zen. 1141an Poitiersera itzuli zen. Urte hartan, Salisbury-ko John haren eskolan aritu zen. Hurrengo urtean, Gilbertek Poitiers-eko gotzain kargua lortu zuen. Hirutasunaren doktrinaren inguruan zituen iritzi heterodoxoek elizaren arbuioa piztu zuten, eta haren lanak kondenatuak izan ziren. 1148an Reimsen ospatu zen sinodoan (bertan egon ziren Gilbert eta haren apopilo Stephen), Aita Santuak Gilberten printzipioen aurkako lau proposamen babestu zituen, eta apezpikuaren lanak Elizaren gidalerroen arabera zuzenduak izan arte kondenatu zituen. Dirudienez, Gilbertok txintik esan gabe onartu zuen Aita Santuaren epaia, lau proposamen horiek onartu eta hil arteko harreman onak izan zituen bere aurkariekin[1]. Bere lanen balioaren erakusgarri, Gilberto da hurrengo urteetako jakintsuek aipatutako XII. mendeko logikari bakarra. Logikaren inguruko haren lan nagusiak, Liber sex principiorum[2] (Sei printzipioen liburua) delakoak, Aristoteles filosofo klasikoaren lanek hainako atentzioa jaso zuten, eta egile ugarik iruzkindu zituen, Alberto Magnok haien artean. Hainbesteko ospea eman zion lan honek, non Dantek Magister sex principiorum (sei printzipioen maisu) bezala aipatzen duen. Lana berez logikaren kategoria aristotelikoen eztabaida bat da, menderakuntzako seiena, batez ere. Hala ere, batzuek diote tratatua ez dagokiola Gilberti, egile anonimo bati baizik.


Pentsamendua

aldatu

Aristotelesen hamar kategoriak bi klasetan bereizten ditu Gilbertok: funtsezkoak batzuk, eratorriak besteak. Objektuentzak funtsezkoak edo atxikiak (formae inhaerentes) izatea, kopurua, nolakotasuna eta harremana dira soilik. Gainerako seiak (noiz, non, ekintza, pasioa, posizioa eta ohitura) erlatiboak eta mendekoak dira (formae assistentes). Iradokizun hori interesgarria da, baina ez dauka balio handirik logika edo ezagutzaren teoria eraikitzerako orduan. Akademizismoaren historiarako interesgarriagoak dira, berriz, Gilbertek unibertsalen aferarekiko zituen iritzi errealistetatik eratorritako ondorio teologikoak.

Okerki Boeziori esleitzen zaion De trinitate tratatuaren iruzkinetan (Opuscula sacra izeneko obran) Gilbertok Hirutasun Santuaren inguruko ideia polemikoa plazaratu zuen. Horren arabera, izate huts edo abstraktuaren izaera (hots, jainkotasuna edo Deitas) haren izatea osatzen dutenen aurretik dago (hots, Hirutasun Santua eta, horrenbestez, jainkoa osatzen duten Hirutasuneko pertsonak). Izate huts eta bakar hau Jainkoa da, ezagutzen dugun Jainko Hirutarrarekiko ezberdina. Jaungoikoa ulertezina da giza adimenarentzat, eta kategoria logikoak ezin daitezek haren existentzia frogatzeko erabili. Jainkoaren baitan ez dago banaketa edo desberdintasunik. Aitzitik, sustantzia edo gauza guztien baitan dualtasuna dago, materia dela-eta. Izate hutsaren (jainkoa) eta sustantzien (gainerako elementuak) artean substantziak ez izanagatik irauten duten ideia edo formak daude. Forma hauei, materilizatzen direnean, formae substantiales edo formae nativae deritze: gauzen esentzia dira, eta berez ez dute inolako harremanik gauzen akzidenteekin. Gauzak aldi baterakoak dira, ideiak iraunkorrak eta Jainkoa betierekoa. Jainkoa Jainko dagien existentzia forma hutsa haren forman parte hartzeagatik Jainko diren hiru pertsonengandik (Hirutasunaren hiru pertsonak, Aita, Semea eta Espiritu Santua) bereizi behar da. Forma edo esentzia bat da, pertsonak edo sustantziak hiru. Deitas edo divinitas eta Deus desberdintzeagatik kondentu zuen Elizak Gilbertoren doktrina[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) Universalis‎, Encyclopædia. «GILBERT DE LA PORRÉE» Encyclopædia Universalis (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
  2. .
  3. Gilbert de la Porrée. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
  • De sex principiis lana eta De Trinitateren inguruko iruzkina Migne, J. P.  (1855). Patrologia Latina.París. 1255-1257 orrialdeak.
  • Berthaud, A. (1892), Gilbert de La Porrée, évêque de Poitiers, et sa philosophie: 1070-1154. Poitiers, impr. Oudin.
  • Hauréau, B, (1850), De la philosophie scolastique. París, Pagnerre. 294-318 orrialdeak.
  • Gilbert Porretanus. R. Schmid Herzogen, J. J., Hauck, A. (1896-1913), Realencyklopädie für protestantische theologie und kirche. Leipzig, J.C. Hinrichs.
  • Prantl, K. (1861) Geschichte der Logik im Abendlande. Leipzig, Hirze.
  • Bach, J (1873-1875) Die Dogmengeschichte des Mittelalters. Viena,W. Braumüller.
  • Artikulu hau  Encyclopaedia Britannicaren 1911ko argitalpenaren artikulutik eratorrita dago, egile eskubide murriztapenik gabe eskuragarri.  GNU Free Documentation License eta Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported lizentzien arabera dago eskuragarri.

Kanpo Loturak

aldatu