Georgia (AEB)
Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat
(«Georgia (estatua)» orritik birbideratua)
- Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Georgia (argipena)».
Georgia[1] Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdeko estatu bat da. Atlanta du hiriburua. Guztira 10 milioi biztanle inguru ditu.
Geografia
aldatuIparraldean Tennessee eta Ipar Carolina, hegoaldean Florida, ekialdean Hego Carolina eta Ozeano Atlantikoa eta mendebaldean Alabama mugakide ditu.
Iparraldean Apalatxe mendiak ditu; hego-ekialdean Piedmonteko hegiak eta ekialdean eta hegoaldean kostaldeko ordokia.
Ekonomia
aldatu1920ko hamarkada arte kotoia ekoizpen nagusia izan zen, baina urte hartako krisialdiaren eraginez, nekazaritza eraberritu eta tabakoa, kakahuetea eta piperra zabaldu ziren. Bestetik, lurraldeko baso handiez baliatuta, zuraren inguruko industriak indar handia du.
Unibertsitatea eta goi ikasketetako ikastetxe asko ditu.
Georgiar ezagunak
aldatu- James Carter (1924-), AEBetako presidentea (1977-1981).
- Martin Luther King (1929-1968), politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Flannery O'Connor (1925-1964), idazlea.
- Julia Roberts (1967-), aktorea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |