Günter Guillaume
Günter Guillaume (Berlin, 1927ko otsailaren 1 – Eggersdorf, 1995ko apirilaren 10) Alemaniako Errepublika Demokratikoaren alde lan egin zuen politikari eta, Christel Guillaume bere emaztearekin batera, espioia izan zen. Inteligentzia-agente gisa, «Stasi» erakundearekin lan egin zuen. Mendebaldeko Alemanian Willy Brandt kantzelerraren idazkaria izatea lortu zuen eta, horri esker, informazio garrantzitsua eskuratzea.
Günter Guillaume | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1927ko otsailaren 1a |
Herrialdea | Alemania Alemaniako Errepublika Demokratikoa |
Bizilekua | Mendebaldeko Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Petershagen-Eggersdorf, 1995eko apirilaren 10a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Parkfriedhof Marzahn (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Christel Boom (en) (1951ko maiatzaren 12a - 1981eko abenduaren 16a) Elke Bröhl (en) (1986 - 1995eko apirilaren 10a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | intelligence officer (en) eta Flakhelfer (en) |
Enplegatzailea(k) | Volk und Wissen Verlag (en) Federal Chancellery of Germany (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Markus Wolf (mul) |
Izengoitia(k) | Hansen |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista Alemaniako Alderdi Sozialista Batua Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata |
Guillaume 1974ko apirilaren 24an, eskandalu handi baten erdian, atxilotu zuten. Urte berean, Guillaume bere lankide gertua Stasiren laguntzailea zela jakin zenean, Willy Brandtek dimititu zuen. Dena dela, Brandtek eskandalu batzuen erdian zegoen eta espioiarena aitzakia edo azken bulkada izan zen, besterik ez.
Epaituta eta traidoretzat jota, hamairu urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Emaztearen kasuan urteak zortzi izan ziren. 1981an, espioien trukaketa baten testuinguruan, Guillaume aske gelditu zen eta Ekialdeko Alemaniara joan zen; han heroi gisa jaso zuten: ofizialki «bakearen artesaua»ren izendapena jaso zuen. Bikoteak, gainera, Karl Marx ordena jaso zuen. Guilaume Stasiren koronela ere izendatu zuten.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Günter Guillaumeren biografia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Günter Guillaume |