Finlandiako Gerra (finlandieraz: Suomen sota; suedieraz: Finska kriget) Suedia eta Errusiar Inperioaren arteko gerra izan zen, 1808ko otsailetik 1809ko irailera iraun zuena. Gerra ondorio bezala, Finlandia, Errusia Inperialaren esku gelditu zen eta dukerri bat osatzera pasa zen.

Finlandiako Gerra
Napoleondar Gerrak
Eskandinavia gerraren amaieran: Suediak Finlandia galdu zuen baina 1814an Norvegia lortuko du
Data1808ko otsailaren 21a1809ko irailaren 17a
LekuaFinlandia, Suedia
Koordenatuak62°N 23°E / 62°N 23°E / 62; 23
EmaitzaErrusiar garaipena, Fredrikshamngo Ituna
Gudulariak
 Errusiar Inperioa
Frantziarr eta daniarren laguntzarekin.
 Suedia
Britainiarr eta portugaldarren laguntzarekin.
Buruzagiak
Fiodor Buxhoeveden
Bogdan von Knorring
Piotr Bagration
Barclay de Tolly
Nikolai Ivanovitx Demidov
Wilhelm Mauritz Klingspor
Carl Johan Adlercreutz
Georg Carl von Döbeln
Indarra
95.000 soldadu (1808) 36.000 soldadu (1808)

Hasiera

aldatu

Errusiarrek Napoleonekin bake-akordioa sinatu ostean, Suediak "antikristo"arekin negoziazioak egitea oso gaizki ikusi zuen, eta britainiarrekin batu zen. Hasieran, Suediak, bere lurraldeak zabaltzeko aliantza egin zuen, eta Danimarka eta Norvegia herrialdeekin borrokatzen hasi zen britainiarrekin batera.

Danimarka menperatu zutenean, itsaso Baltikotik irtenbide gabe gelditu zuen Errusia, eta horrek Suedia eta errusiarren arteko harremanak hoztu egin zituen. Suedia, Errusiaren aurka borrokatzeko prest agertu zen orduan. Errusiak ere, herrialdearekin gerra batean sartzeko aukera planteatu zuen, irabaziz gero, Finlandia eskuratu, eta bere mugak Suediarekiko urrunduko zituen.

1808ko otsaila-maiatza

aldatu

1808ko otsailaren 21ean, errusiar soldaduak, Finlandiako muga igaro zuten eta Hämeenlinna hiria menperatzea lortu zuten. Erasoa, Suediako erregea prestatu gabe iritsi zen, eta bere soldaduen zati txikia Finlandiara eraman ahal izan zuen, Danimarkaren erasoa espero baitzuen ere.

Hortaz, errusiarrek, defentsarik gabe, Kuopio, Tampere, Jakobstad, Svartholm, Helsinki, Hanko eta Åland Uharteak menperatzea lortu zituzten. Suediarrek, Finlandia defenditzeko, Pohjanmaa eskualdean babestu ziren. Gutxi egin ahal izan zuten, baina eskualdea Errusiaren atzaparretatik babestu zuten denbora batez.

Errusiarrak, finlandiarren laguntza guztiak jaso zituzten, izan ere, hauek, Suediaren totalitarismotik ihes egin nahi zuten. Britainia Handiak bitartean, Suediari inoiz iritsiko ez zen laguntza hitz eman zion. Finlandian, Suediaren ondoan borrokatzeari uko egin zion eta soldaduak, Espainiara bidali zituen Napoleonen aurka borrokatzeko.

1808ko abuztua-iraila

aldatu

Gerrako denbora-tarte honek, errusiarrei laguntza jasotzen lagundu zion. Soldaduak 55.000ra iristen ziren, suediarren 36.000ren aurrean. Abuztuaren 14an errusiarrek, gehiengo hau baliatu zuten suediarrak berriro erasotzeko.

Finlandia hegoaldeko errusiar soldaduek, irailean, Finlandia eskuan zeukatela ikusi zuten. Suediarren adorea lurretik zegoen eta galdutako bataila guztien ondoren, gerra behin betiko amaitzea nahi zuten. Iparraldean aldiz, egoera nahasiagoa zen. Suediarren boterea hazten hasi zen, eta bataila batzuk irabazten hasi zen.

Suediarrak, hiru frontetan zeukaten gerra, Danimarkan, 45.000 soldadu zeudela; Norvegian, 35.000 soldadurekin; eta azkenik, Finlandian. Honek, suediarren nahasketa ekarri zuen, eta iparraldean zerua argitzen joan zen errusiarrentzat.

1809ko negua

aldatu

Aldi honetarako, Errusiak, Finlandia osoaren kontrola lortua zuen. Azaroaren 19an sinatutako akordio batean, Suediar soldaduak herrialdea uztera behartuak izan ziren. Hala ere, gerra, ez zen bere baitan bukatu eta amaiera txukuna emateko, errusiarrak Suediar lurretan sartzen hasi ziren.

Errusiarrek 3 frontetik erasotu zuten Errusia. Lehenengoa Åland uharteetatik Stockholm hiriburua erasotu nahian; bigarrengoa Turkutik; eta hirugarrena Botniako Golkotik.

Erasoa, azkarra izatea espero zuen baina Errusiako enperadoreak ideia surrealistatzat hartu zuen, eta baztertzeko puntuan egon zen.

Gerraren Amaiera

aldatu

Azkenik, Suediak eta Errusiak, ez aurrera ez atzera zeraman gerra batean murgildurik bake-akordio bat sinatzea erabaki zuten 1809ko irailean. Ondorioz, eta Suedia Stockholm hiriburua Errusiak menperatuko zuen beldurraz, Finlandia eskualdeari agur eta Errusiak eskuratu zuen.

Kanpo estekak

aldatu