Felice Gimondi
Felice Gimondi (Sedrina, 1942ko irailaren 29a Giardini-Naxos, 2019ko abuztuaren 16a) italiar txirrindularia izan zen.
Felice Gimondi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sedrina, 1942ko irailaren 29a |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Giardini-Naxos, 2019ko abuztuaren 16a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Bianchi-Piaggio | 1973-1979 |
Salvarani | 1965-1972 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 71 kilogramo |
Altuera | 181 zentimetro |
Eddy Merckxen arerio nagusia izan zen 1960ko hamarraldian, eta, Italiako txirrindularirik onenetakoa izan den arren, Merckxen itzalean jardun zuen ibilbide profesional guztian. 1964an Etorkizuneko Itzulia irabazi ondoren egin zuen debuta txirrindulari profesionalen mailan, 1965ean, eta Frantziako Itzulia irabazi zuen urte hartan bertan. 1965etik 1978ra iraun zuen txirrindularitza profesionalean, eta 135 garaipen handi lortu zituen bitarte horretan. 1973an, garaipena lortu zuen Merckxen aurrean Munduko Errepideko Iraupen Txapelketan, eta garrantzi handiko garaipenak izan zituen Italiako Giroa (1967, 1969 eta 1976an) eta Espainiako Itzulia (1968an). Era berean, bi aldiz izan zen irabazle Lombardiako Itzulian (1966 eta 1968 urteetan), behin Paris-Roubaix lasterketan (1966), bi Paris-Bruselan (1966 eta 1976 urteetan) eta behin Milan-San Remon (1974). Maldan gorako ibilbideetako txirrindulari bikaina izan zen, eta erlojuaren kontrako probetan ere nabarmendu zen, esprintez gainera. Bere garaiko lasterketa klasikoetako txirrindulari onenetakoa izan zen.
Palmaresa
aldatu1964
1965
- Frantziako Tourra, Saiatuenaren Saria eta 3 etapa
- 3. Italiako Giroan
1966
- 5. Italiako Giroan eta etapa 1
- Paris-Roubaix
- Placci Kopa
- Lombardiako Giroa
- Paris-Brusela
- Agostoni Kopa
- 2. Super Prestige Pernodean
- 2. Boucles de l'Aulnen
1967
- Italiako Giroa
- Frantziako Tourreko 2 etapa
- Nazioen Sari Nagusia
- 3. Super Prestige Pernod Internationalean
- Lazioko Giroa
- Luganoko Sari Nagusia (erlojupekoa)
1968
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Espainiako Vuelta eta etapa 1
- 3. Italiako Giroan eta etapa 1
- Nazioen Sari Nagusia
- 2. Super Prestige Pernod Internationalean
- Baracchi Saria
- Romagnako Giroa
- Critérium des As
- 3. Gante-Wevelgemen
1969
- Italiako Giroa
- Romandiako Tourra
- Apeninoetako Giroa
- 4. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 2. Flandriako Tourrean
- 2. Super Prestige Pernod Internationalean
1970
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- Matteotti Saria
- 2. Italiako Giroan
- 2. Venetoko Giroan
- 2. Genova-Nizan
- 3. Munduko Errepideko Txapelketa
1971
- Italiako Giroko 2 etapa
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 2. Munduko Errepideko Txapelketa
- Piamonteko Giroa
- Valoniako Sari Nagusia
- Larcianoko Zirkuitua
- 2. Camaioreko Sari Nagusian
- 2. Pratoko Industria eta Merkataritza Sari Nagusian
1972
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Kataluniako Volta
- 2. Frantziako Tourrean
- Luganoko Sari Nagusia (erlojupekoa)
- 2. Gante-Wevelgemen
1973
- Munduko Errepideko Txapelketa
- 2. Italiako Giroan eta etapa 1
- Lombardiako Giroa
- Bernocchi Kopa
- Piamonteko Giroa
- 3. Super Prestige Pernod Internationalean
- Baracchi Saria
- Apuliako Giroa
1974
- Milan-San Remo
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Agostoni Kopa
- 3. Italiako Giroan
- 3. Laigueglia Sarian
1975
- 6. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 3. Italiako Giroan
- 2. Emiliako Giroan
1976
- Italiako Giroa eta etapa 1
- Paris-Brusela
- Larcianoko Zirkuitua
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 3 | 5 | 1 | 3 | 1 | 2 | 7 | 8 | 2 | 3 | 3 | 1 | 15 | 11 |
Frantziako Tourra | 1 | — | 7 | — | 4 | — | — | 2 | — | — | 6 | — | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | 1 | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Munduko Txapelketa | — | 11 | 29 | 6 | — | 3 | 2 | 10 | 1 | — | 16 | 7 | 11 | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Jacques Anquetil |
Frantziako Tourraren irabazlea 1965 |
Ondorengoa Lucien Aimar |