Fair Head
Fair Head (irlanderaz an Bhinn Mhór) lurmuturra Irlandako ipar-ekialdeena kokatuta dagoen lurmuturra da. Hain zuzen ere, Ipar Irlandako Antrim konderrian kokatzen da. Ballycastle udalerritik 5 kilometro ekialderuntz dago, lur lehorretik Rathlin uhartera hurbilena dagoen lur eremua da. Harkaitz eskaladan jarduteko leku oso egokia da, batzuen ustez Irlanda eta Erresuma Batuko eskaladarako harkaitz egokienen artean dagoelarik.
Fair Head | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 196 m |
Mota | lurmutur eta climbing area (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°13′17″N 6°09′16″W / 55.2214°N 6.1544°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
County of Northern Ireland | Antrimeko konderria |
Ur-gorputza | Ipar kanala |
Bertatik egun argiz itsasoan zehar Eskoziako Mull of Kintyre lurmuturra ederki asko ikus daiteke. Geografiako liburuen arabera Irlanda osoko distantziarik luzeena "Fair Head eta Mizen Head" edota "Mizen Head eta Fair Head" lurmuturren artekoa omen da.
Iruditegia
aldatu-
Eskalatzaileak Fair Head lurmuturreko amildegiak igotzen
-
Eskalatzaileak Fair Head lurmuturreko amildegietan gora