Eugene Parker
Eugene Newman Parker (Houghton, Michigan, 1927ko ekainaren 10a - Chicago, 2022ko martxoaren 15a) estatubatuar zientzialaria izan zen. Eguzkiaren inguruko gertaeretan aditua. 1955etik aurrera, Chicagoko Unibertsitatean lan egin zuen, fisika-, astronomia- eta astrofisika-sailetan. Eguzki-koroa, Eguzki-haizea, eta Lurreko eta Eguzkiko eremu magnetikoak aztertu zituen batez ere. Ontziak espaziora bidaltzen hasi aurretik berak kometa-isatsak behatuz atera zituen ondorioak berretsi egin zituzten gero heliosferara bidalitako ontziek. Bere liburuak, Cosmical Magnetic Fields batez ere, oinarri-oinarrizkoak gertatu dira ikertzaile-belaunaldi askoren heziketan. Bere azken liburuetan, planeta, izar eta galaxien eremu magnetikoek X izpietan duten eragina aztertu du.
Parker eguzki zundak izena bere omenez darama.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.