Ester Muñoz
Ester Muñoz de la Iglesia (Leon, 1985eko ekainaren 13a) abokatu eta politikari espainiarra da. Alderdi Popularreko diputatua da 2023tol Diputatuen Kongresuan, Leongo barrutia ordezkatuz.[1] Espainiako Kongresuan dagoenetik, Pedro Sánchez gobernuburuaren kontrako adierazpen gogorrak egiten nabarmendu izan da Muñoz.[2] [3]
Ester Muñoz | |||||
---|---|---|---|---|---|
2018ko urriaren 8a - 2019ko ekainaren 23a
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Esther Muñoz de la Iglesia | ||||
Jaiotza | Leon, 1985eko ekainaren 13a (39 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Coruñako Unibertsitatea Leongo Unibertsitatea Murtziako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Kidetza | Colegio de Abogados de Madrid | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Popularra |
Biografia
aldatuEster Muñoz Leonen jaio zen (1985), Valencia de Don Juan herriko enpresari eta merkatarien familia batean.[4]Zuzenbide ikasketak Coruñako Unibertsitatean hasi zituen, eta Leongo Unibertsitatean amaitu (2009). Unibertsitateko prestakuntza Nazioarteko Zuzenbideko master elebidun batekin osatu zuen Murtziako Unibertsitatean (2010), eta Madrilgo Abokatuen Elkargoan kolegiatu zen (2011). Leongo abokatu-langela batean praktikak egin ondoren, salmenta-saltzaile gisa lan egin zuen Madrilen.[5]
2011n Alderdi Popularrean hasi zuen bere ibilbide politikoa, eta Hauteskunde Antolakuntzako idazkariorde izatera iritsi zen. 2015eko hauteskunde orokorren ostean, senatari izan zen Leonen.[6] 2019an, Alfonso Fernandez Mañuecok Gaztela eta Leongo Juntako presidentearen aholkulari izendatu zuen.
2021etik eskualdeko PPko presidenteak Gaztela eta Leongo Juntako lurralde ordezkari izendatu zuen, Leonen.[7] 2022an Leongo Alderdi Popularreko presidente izendatu zuten, eta 2023ko hauteskunde orokorren ostean Alderdi Popularreko diputatua da, Leonen.[8][1]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Esther Muñoz de la Iglesia» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-30 data duen 161041096 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b «Muñoz de la Iglesia, Ester» Congreso de los Diputados (Madrid).
- ↑ (Gaztelaniaz) ILEÓN, Redacción. (2024-04-25). «El PSOE de León apoya a Sánchez y ataca a Ester Muñoz por ejercer como ariete contra Begoña Gómez» iLeón (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ayuso Santamaría, Javier. (2024-04-26). «La presidenta del PP de León y vicesecretaria de Feijóo usa a ETA para criticar el apoyo del PSOE a Sánchez» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ García Nistal, Alejandro J.. (2023-06-15). La irresistible ascensión de Ester Muñoz. .
- ↑ Martín, Susana. (2023-11-23). La abogada leonesa Ester Muñoz entra en el 'núcleo duro' de Feijóo en Madrid. Salamanca.
- ↑ «Muñoz de la Iglesia, Esther» Senado de España (Madrid).
- ↑ Domínguez, C.J.. (2021-10-07). Ester Muñoz, elegida delegada territorial de la Junta en León por sorpresa. León.
- ↑ Infiesta, Pilar. (2022-11-22). Ester Muñoz, "ilusionada y con responsabilidad" tras ser elegida por unanimidad presidenta del PP en León. León.