Endopterygota
Endopterygota metamorfosi osoa burutzen duten intsektu guztiak biltzen dituen superordena da, hau da, euren garapena hiru fasetatik pasatzen dena: larba, pupa eta imago. Lepidoptera askotan pupa fase horri krisalida deitzen zaio. 850.000 espezie ezberdin identifikatu dira, hamaika ordenatan banatuta[1]. Ezagutzen ditugun intsektu asko talde honetakoak dira, adibidez, kakalardoak, euliak, tximeletak, erleak, liztorrak... Ordena handienak Coleoptera, Diptera, Hymenoptera eta Lepidoptera dira. Horrez gain txikiagoak diren Mecoptera, Megaloptera, Neuroptera, Raphidioptera, Siphonaptera, Strepsiptera eta Trichoptera daude.
Endopterygota | |
---|---|
Pennsylvaniar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Superordena | Endopterygota Sharp, 1898
|
Azpibanaketa | |
Exopterygotatik ezberdintzen dira euren hegoak garatzeko duten sistema dela eta. Endopterygotan hegoak barnealdean sortzen dira metamorfosian zehar. Exopterygotan hegoak kanpoaldean garatzen dira eta ez dute pupa faserik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Brian M. WIEGMANN, Jung-wook KIM, Michelle D. TRAUTWEIN: Holometabolous insects (Holometabola) 260–263 orr., in The Timetree of Life, S. B. Hedges and S. Kumar, Eds. (Oxford University Press, 2009).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Endopterygota |