Dunfermline
Dunfermline, Eskoziako gaeleraz: Dùn Phàrlain eta eskozieraz: Dunfaurlin, Eskozia erdialdeko udalerria da, Fife eskualdean dagoena. Firth of Fortheko iparraldeko ertzean kokatuta, Edinburgh du hegoaldean. 2014ko erroldaren arabera Dunfermlinek 50.380 biztanle ditu, Fifeko bigarren herritik populatuena izanik. Inguruko herriekin batera 100.324 biztanle dituen gune metropolitarra sortzen du.
Dunfermline Dùn Phàrlain Dunfaurlin | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Fife |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°04′17″N 3°27′42″W / 56.0714°N 3.4617°W |
Azalera | 18.311.215 m² |
Demografia | |
Biztanleria | 53.100 (2016) 2.720 (2012) |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01383 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Trondheim, Wilhelmshaven eta Vichy |
dunfermline.info |
Historia
aldatuNeolito garaitik populatua izan da Dunfermline eta Brontze Aroan dagoeneko garrantzizko tokia bazen.
Dunfermline XI mendeko agiri batean azaltzen da lehen aldiz. Bertako elizan 1068 eta 1070 artean Malcolm III.a Eskoziako erregea bere bigarren emaztearekin ezkondu zen. Ordutik aurrera Dunfermlinek hainbat aldaketa izan zituen, abadia eta jauregia eraiki ziren eta Eskoziako Erresumaren hiriburua bihurtu zen. Bere abadian errege askoren hilarriak daude, tartean Roberto I.a eta Santa Margaritarenak[1]. Bestalde Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa bertan jaio zen.
1437an Jakue I.a erahila izan zenean errege familia Edinburghera aldatu zen eta Dunfermlineren garrantzia nabarmen jeitsi zen. Hurrengo mendeetan egoera tristean jarraitu zuen baina XVIII mendeako lihoaren industriak bultzada berria eman zion hiriari. Ur ugari zeukan errotei eragiteko eta baita kaiak ere produktuak Baltikoko herrialdeetara edo Herbeheretara esportatzeko. 1909an Erresuma Batuko Royal Navyak Eskoziako itsas-portu bakarra Rosyth-en ezarri zuen, Dunfermlinetik bost kilometro eskasera.
Gaur egun Fife eskualdearen mendebaldeko hiri garrantzitsuena kontsideratzen da bian Edinburgheko lo-hiri bihurtu da de facto.
Geografia
aldatuFife penintsula bat da eta iparraldean Tayko fiordoa, ekialdean Ipar Itsasoa eta hegoaldean Fortheko fiordoa ditu. Hiriaren alde zaharra 51 metrotako altuera duen muino batean kokaturik dago. Iparraldean Cleish hills mendiak ditu.
Kirolak
aldatuDunfermline Athletic FC futbol taldeak ez du ligarik irabazi baina Eskoziako bi kopa baditu eta 1969an Europako Futbol Errekopako final erdiak jokatu zituen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Dunfermlineko abadia
- Dunfermlineko jauregiaren hondarrak
- Udaletxea
- Abbot etxea
Iruditegia
aldatu-
Dunfermlineko jauregiaren hondarrak.
-
Udaletxea.
-
Abbot etxea.
-
Guildhall, epaitegia.
-
High Street, kale nagusia.
-
Aintzinako liho lantegia.
-
Pittencrieff etxea.
-
Pittencrieff parkea.
-
Lorategi botanikoak.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ McEwan Bert Dunfermline The Post War Years 2004, p9.