Daniel Ek
Daniel Ek (Stockholm, Suedia, 1983ko otsailaren 21a) suediar enpresaburu eta teknologoa da. Ezaguna da Spotify musika streaming zerbitzuaren sortzaile-kidea eta CEOa delako.[1]
Daniel Ek | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vantörs parish (en) , 1983ko otsailaren 21a (41 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Rågsved (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, managerra eta informatikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
aldatuEK Stockholmeko (Suedia) Rågsved barrutian hazi zen. 13 urte zituenean hasi zen bezeroentzat lehen webguneak sortzen.[2] 1999an, 16 urte zituela, Google-n lan egin nahi izan zuen. Goi-mailako titulu bat behar zuela erantzun ziotenean, zapuztuta, erabaki zuen haiekin lehiatu behar zuela, eta bere bilaketa-motorra sortu.
2002an Bigarren Hezkuntzako IT-Gymnasiet-en graduatu zen Sundbybergen, eta ondoren ingeniaritza ikasi zuen KTH Teknologia Errege Institutuan.[3]
Ek-ek Tradera enkante-enpresan lan egin zuen, 2006an eBayk erosi zuena. Geroago Advertigo izeneko online publizitate enpresa sortu zuen. Advertigo Trade Doublerri saldu zitzaion 2006an.[4] Advertigo saldu ondoren, μTorrent-eko CEO izan zen aldi labur batez.
Martin Lorentzonekin batera hasi zen Spotifyren ideia garatzen. 2006an fundatu zuten enpresa eta 2008an merkaturatu zuten lehen aldiz Europan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Spotify’s Ek Wins Over Music Pirates With Labels’ Approval» Bloomberg.com 2011-07-14 (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
- ↑ «Pando: Daniel Ek's "impossible thinking" started at age 13 with a Web development mini-empire» web.archive.org 2020-11-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
- ↑ (Ingelesez) Bertoni, Steven. «Spotify's Daniel Ek: The Most Important Man In Music» Forbes (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
- ↑ «Daniel Ek profile: 'Spotify will be worth tens of billions'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).