Clara Bilbao

bizkaitar jantzi-diseinatzailea, film zuzendaria eta irakaslea

Clara Bilbao León (Bilbo, Bizkaia, 1971ko otsailaren 23a) bizkaitar jantzi-diseinatzailea, film zuzendaria eta irakaslea da. Zinemako eta telesailetako jantzien diseinatzailea da. Jantzi diseinu onenaren hiru Goya Sari irabazi ditu.

Clara Bilbao

(2019)
Bizitza
JaiotzaBilbo1971ko otsailaren 23a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjantzi-diseinatzailea, film-zuzendaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak

clarabilbao.com
IMDB: nm0082122 LinkedIn: clara-bilbao-0685b329 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bizkaiko hiriburuan jaio zen. Aita sestaotar Javier Bilbao Alberdi ontzi-ingeniaria eta ama Josefi León jostuna dira. Ahizpa nagusiagoa du, Sama Bilbao ingeniari industriala, energia nuklearrean aditua eta 2020tik Munduko Elkarte Nuklearreko zuzendaria Londresen. Clara Bilbaok sei urte zituenean, aitaren lana zela eta, familiarekin Madrilera joan zen bizitzera.[1]

Jostun baten alaba, Madrilgo Goi Mailako Diseinu eta Moda Zentroan (jantzi eszenikoen diseinuan espezialitatean) lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.[2]

Lan ibilbidea

aldatu

Jantzi deseinatzailea

aldatu

1994an ikus-entzunezkoetan lan egiten hasi zen eta 1996an jantzi-diseinatzaile gisa debutatu zuen El tren de las tres film laburrerako. 1998an bere lehen pelikularen jantzien arduraduna izan zen, Quince. Francisco Rodríguez Fernández. Besteak beste, La Distancia (2006), Plans for Tomorrow (2010, Juana Macías ) eta Blackthorn (2011) izan ziren hurrengo alnak. AZken horrekin jaso zuen lehenengo jantzi diseinu onenaren Goya Saria.

2016an Isabel Coixeten Nadie quiere la noche, eta 2019an, La sombra de la ley. Dani de la Torreren filma. Jantzien diseinu onenaren Maestro Mateo saria ere jaso zuen. Beste zenbait tituluren estilismoaz ere arduratu zen, hala nola Cuerpo de élite (2016), Lázaro proiektua (2016), Igandeko eritasuna (2018), Maixabel (2021) eta Que nadie duerma (2023). 2024an, Iciar Bollaínen Soy Nevenka aldagela zeramala iragarri zen.[3][4][5][6][7][8][9][10]

La zona (2017) telesaila izan zen jantziez arduratu zen lehen seriea. Ondoren Patria (2018), Mateo Gilekin egindako hirugarren lana Los favoritos de Midas (2018) eta Alejandro Amenabarrekin egindako debuta La Fortuna (2022) telesailean, eta El zorro (2024).[11][12]

Zinema zuzendari

aldatu

Zinemagile gisa, lehen film laburra zuzendu zuen 2014. urtean Prohibido arrojar cadáveres a la basura/ Debekatuta dago hilotzak zakarrontzira botatzea, María Botto eta 2018an Brexit. 2023an, zuzendari gisa egin zuen lehen film luzea, Tratamos muy bien a las mujeres komedia, Miguel Barrosen gidoiarekin; Barrosekin batera jardun zuen aurretik Blackthorn, Nadie quiere la noche eta Los favoritos de Midas. Komedia horretan Carmen Machi da protagonista, eta 2024ko martxoaren 3an aurkeztu zen Malagako Zinemaldian.[13][14][15][16][17][18]

Irakasle

aldatu

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) Modaren Diseinuko Goi Mailako Zentroan irakasle da. Barreira Arte y Diseño Goi Mailako Ikasketen Zentro Ofizialeko "Jantzien diseinua: zinema, telebista eta arte eszenikoak" masterreko irakaslea da.[19][20]

Filmografia hautatua

aldatu

Jantzi diseinuak

aldatu

Zinema-zuzendari lanak

aldatu
  • 2014: Prohibido arrojar cadáveres a la basura. Film laburra.
  • 2018: Brexit. Film laburra.
  • 2024: Tratamos demasiado bien a las mujeres. Film uzea.

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2012: Jantzien diseinu hoberenaren Goya saria, Blackthom lanarekin[21]
  • 2015: Granadako Peligros herriko Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldiko Epaimahaiaren saria, film laburraren zuzendaritzagatik
  • 2016: Jantzien diseinurako Goya saria, Nadie quiere la noche filmako lanarengatik.[22]
  • 2019: Jantzien Diseinurik Onenaren Goya saria, La sombra de la ley filmagatik.[23]
  • 2022: Jantzien diseinurako Goya onenaren izendapena, Maixabel filmako lanarengatik.[24]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Aldama, Zigor. (2024-01-21). «Sama Bilbao y León: Sama Bilbao y Leon: La bilbaína que dirige desde Londres la energía nuclear en el mundo» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Ellas visten el cine: Clara Bilbao» Mujer Hoy 2017-02-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  3. Press, Europa. (2012-02-20). «Clara Bilbao , Goya al Mejor Diseño de Vestuario por 'Blackthorn. Sin destino'» www.europapress.es.
  4. Press, Europa. (2016-02-06). «Goya 2016 | Clara Bilbao, Mejor Diseño de Vestuario por 'Nadie quiere la noche'» www.europapress.es.
  5. Clara Bilbao, Goya al Mejor Diseño de Vestuario por 'Blackthorn. Sin destino', Europa Press, 20 de febrer de 2012
  6. CLARA BILBAO “UNA DE LAS METAS QUE TENEMOS ES CONSEGUIR QUE LA GENTE NOS CONOZCA”, cibra.es, 23 de novembre de 2018
  7. Clara Bilbao:Estoy pasando un momento dulce de mi carrera, 3 de febrer de 2019
  8. Clara Bilbao, Mejor Diseño de Vestuario en los Premios Goya 2019 por 'La sombra de la ley', El Periódico, 3 de febrer de 2019
  9. Clara Bilbao a barreira.edu
  10. CIMA. (2024-02-04). «Icíar Bollaín rueda ‘Soy Nevenka’» CIMA.
  11. «Clara Bilbao - Buscar con Google» www.google.com.
  12. Nast, Condé. (2024-03-12). «Clara Bilbao: “No sentía ninguna necesidad de contar una película enteramente femenina”» Vogue España.
  13. Granada, Ahora. (2015-05-05). «'Prohibido arrojar cadáveres a la basura' impresiona en el Festival de Cine de Terror y Fantástico de Peligros» Ahora Granada.
  14. «Brexit» Archivo del Cortometraje Español.
  15. "Mi ojo derecho", de Josecho de Linares, gana Roel de Oro en festival Medina, La Información, 13 d'abril de 2013
  16. CIMA. (2023-04-03). «Arranca el rodaje de ‘Tratamos demasiado bien a las mujeres’, ópera prima de Clara Bilbao» CIMA.
  17. «'Tratamos demasiado bien a las mujeres' irrumpe en Málaga como una revelación contra los tópicos del cine español» ELMUNDO 2024-03-03.
  18. RTVE.es. (2024-03-06). «Clara Bilbao: "'Tratamos demasiado bien a las mujeres' no tiene intención de ser dogmática"» RTVE.es.
  19. «Clara Bilbao ganadora del Goya al Mejor Diseño de Vestuario de 2019 – E-Politécnica» www.upm.es.
  20. «Clara Bilbao - Máster en Diseño de Vestuario» Barreira A+D.
  21. Press, Europa. (2012-02-20). «Clara Bilbao , Goya al Mejor Diseño de Vestuario por 'Blackthorn. Sin destino'» www.europapress.es.
  22. MUÑOZ(@MUNOZ_RAFA), RAFAEL. (2024-03-03). «Secretos del vestuario de 'Nadie quiere la noche': dos armarios diferentes para vestir dos mundos opuestos» RTVE.es.
  23. «Un subtítulo extra » Premios Goya 2024» www.premiosgoya.com.
  24. «Maixabel » Premios Goya 2024» www.premiosgoya.com.

Kanpo estekak

aldatu