Chongqing
Chongqing (txinera sinplifikatuaz: 重庆; txinera tradizionalaz: 重慶; pinyineraz: Chóngqìng), Txinako hiririk handienetako bat da, udal-probintzietatik handiena, eta herrialdeko ekialdeko hirietatik (Beijing, Tianjin eta Shanghai), dentsitaterik handiena duena. 1997ko martxoaren 14ean izendatu zuen gobernuak udal-probintzia eta 2005eko erroldaren arabera, 31.442.300 pertsona bizi dira.
Chongqing 重庆 重庆 (Chóngqìng) - 重 chóng - berriz - 庆 qìng - ospatu - ospakizun bikoitza' | |
---|---|
Udal-probintzia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Administrazioa Alkatea | udalerria Wang Hongju 王鸿举 |
Ordu eremua | UTC+8 |
Alkatea | Huang Qifan (en) |
Izen ofiziala | 重庆市 |
Jatorrizko izena | 重庆 |
Posta kodea | 400000–409900 |
Herriburua | Yuzhong Barrutia |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°33′00″N 106°30′25″E / 29.55°N 106.5069°E |
Azalera | 82,300 km² |
Altuera | 237 m eta 243 m |
Mugakideak | Sichuan, Shaanxi, Hubei, Hunan eta Guizhou |
Demografia | |
Biztanleria | 28.846.170 (2010) 28.488.200 (2000) 30.170.000 (2015) 27.980.000 (2005) 32.054.159 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2015) |
Dentsitatea | 379 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1929 |
Telefono aurrizkia | 23 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Onomichi (en) , Addis Abeba, Hiroshima, Incheon, Bangkok, Pekanbaru, Xiraz, Tolosa Okzitania, Leicester, Düsseldorf, Voronezh, Zaporizhiako oblasta, Seattle, Detroit, Toronto, Brisbane, Córdoba probintzia, Bissau, Chennai, Txiang Mai, Mpumalanga, Aswan, Sør-Trøndelag, Budapest, Anberes, Salvador da Bahia, Zürich kantonamendua, Nuevo Leon, Phnom Penh, Vladimir, Córdoba eta Nakhitxevan |
Matrikula | 渝 A, B, C, F, G, H |
http://www.cq.gov.cn/english www.cq.gov.cn/english |
Udal-probintziaren mugak Txinako beste edozein herrirenak baino handiagoak dira: Chongqingek Austriaren azalera bera du. Horrela, Chongqing gehiena nekazaritzako lur eta sakabanatutako herrixkek osatzen dute, eta hirian bertan bizi den biztanleria 5 milioikoa zen 2000ko erroldaren arabera.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuChongqing Txina ekialdeko hiririk handiena da, Yungui izeneko lautadan dago, eta erliebe oso malkartsua du. Hori dela eta, bizikleta gutxien dituen Txinako hiria da. Hiriaren erdigunea Jialing eta Yangtze ibaiek bat egiten duten tokian dago. Iparraldean Daba Shan, ekialdean Wu Shan, hego-ekialdean Wuling Shan eta hegoaldean Dalou mendiak daude.
Ekialdean Hubei probintziarekin egiten du muga, hego-ekialdean Hunanekin, hegoaldean Guizhourekin, mendebaldean Sichuanekin eta iparraldean Shaanxirekin.
Klima
aldatuUrteko batez besteko prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm bitartekoak eta batez besteko tenperatura 18 gradukoa da. Euri asko egiten ez duen arren, laino eta egun hodeitsuak ohikoak dira, eta horregatik urteko eguzki orduak 1.200 baino ez dira izaten batez beste.
Datu klimatikoak (Chongqing, Shapingba barrutia, 1971–2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.3 | 12.5 | 17.4 | 22.9 | 26.9 | 29.4 | 32.8 | 33.6 | 27.7 | 21.9 | 16.9 | 11.6 | 22.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.0 | 7.5 | 11.0 | 15.3 | 19.1 | 22.0 | 24.6 | 24.7 | 20.8 | 16.4 | 12.0 | 7.6 | 15.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 19.5 | 20.6 | 36.2 | 104.6 | 151.7 | 171.2 | 175.4 | 134.4 | 127.6 | 92.4 | 45.9 | 24.9 | 1104.4 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 10.2 | 9.9 | 11.3 | 14.9 | 15.6 | 15.7 | 12.4 | 10.5 | 14.4 | 15.4 | 12.2 | 9.5 | 152.0 |
Eguzki orduak | 27.3 | 34.1 | 67.4 | 98.0 | 108.5 | 109.7 | 180.1 | 196.0 | 102.4 | 62.5 | 43.1 | 25.8 | 1054.9 |
Hezetasuna (%) | 83 | 80 | 76 | 77 | 78 | 80 | 76 | 73 | 80 | 84 | 84 | 85 | 79.7 |
Iturria: [1] |
Banaketa administratiboa
aldatuChongingeko udal-probintzia konderri mailako 40 azpibanaketa (horietatik hiru bertan behera geratu ziren 1997an), 19 barruti, 17 konderri, eta lau konderri autonomok osatzen dute.
|
|
Pinyinerazko izena | Txineraz | Lehengo udalerria* |
---|---|---|
Pengshui Miao eta Tujia | 彭水苗族土家族自治县 | Qianjiang |
Shizhu Tujia | 石柱土家族自治县 | |
Xiushan Tujia eta Miao | 秀山土家族苗族自治县 | |
Youyang Tujia eta Miao | 酉阳土家族苗族自治县 |
- 1997ko martxoaren aurretik, barruti eta konderriak zein udalerriren menpekoak ziren adirazten du. 1997an honako udalerriak batu ziren: Chongqing, Fuling, Wanxian (orain Wanzhou dena) eta Qianjiang.
Chongqingeko udal-probintzia (重庆主城区市区) honako barrutiek osatzen dute:
- Yuzhong (渝中区, edo "Erdiguneko Chongqingeko Barrutia"), hiriko barrutirik populatuena eta dentsitaterik altuenekoa da.
- Nan'an (南岸区, edo "Ibaiaren Hegoaldeko Barrutia")
- Jiangbei (江北区, edo "Ibaiaren Iparraldeko Barrutia")
- Shapingba (沙坪坝区)
- Jiulongpo (九龙坡区)
- Dadukou (大渡口区)
- Yubei (渝北区,Chongqingeko iparraldeko barrutia)
- Beibu (北部新区, Hiriaren iparraldean dagoen barruti berria)
Historia
aldatuHistorialari batzuen ustez, K. a. XI. mendeko Ba izeneko herrialde mitologikoaren hiriburu izan zen. K. a. 316an, Qin Estatuak agintzen zuen egun Chongqing dagoen lurraldearen inguruetan. Qin enperadoreak Jiang (江州) izeneko hiri berri bat eraikitzeko agindua eman zuen, Chu (楚州) prefekturan. Hurrengo mendeetan, izena maiz aldatu zitzaion, 581ean (Sui dinastiaren agintaldian) eta 1102an Yu Prefektura (渝州) izena jarri zioten eta ondoren Gong Prefektura (恭州). Gaurko izena 1189koa da, hegoaldeko Song Dinastiako Zhao Dun printzeak Guangzongeko enperadore eta errege bihurtzean, Ospakizun alai bikoitza (txinera sinplifikatuaz 双重喜庆; txinera tradizionalaz: 雙重喜慶; eta pinyineraz: shuāngchóng xǐqìng).
1362an Yuan Dinastiaren agintaldian, Ming Yuzehn izeneko erreboltariak Daxia Erreinua (大夏) sortu zuen Chongqing erreinuko hiriburu izan zelarik. 1621an Ming Dinastiak Txinan agindu bitartean, beste errebolta batek Daliango erreinua (大梁) sortu zuen, kasu honetan She Chongming izeneko errege izendatuz. 1627 eta 1645 urteen artean, Ming Dianstiaren erortzearekin batera, Chongqing Sichuanekin batera, Ming Dinastiaren erortzea eragin zuten matxinatuen eskuetan geratu ziren. Ondoren, Qing Dinastia garaian, bai Chongqing bai Sichuan milaka etorkin jaso zituen Qing enperadorearen laguntzarekin.
1891n Chongqing kanpotarren merkataritzara zabaldutako Txina barrualdeko lehen portua izan zen. 1929an Txinako Errepublikako udal-probintzia bihurtu zen eta Japonia eta Txinaren arteko 1937 eta 1945eko gerra bitartean, Chiang Kai Shek jeneralak Chongqinen ezarri zuen herrialdearen behin-behineko hiruburua. Japoniako ejerzitoko hegazkinek gogor bonbardatu zuten, baina erliebe malkartsuak lagundurik, herritar askok inguruko mendietan hartu zuten babesa. Bigarren Mundu Gerra garaian, Txinako hainbat industria, mendebaldeko kostaldetik Chongqingera eraman zituzten eta hiriaren industrializazio sakona hasi.
1954ean, Chongqing Sichuan probintziako hiri bihurtu zen, 1929an hartutako neurriak bertan behera geratuz. 1997ko martxoaren 14ean, Txinako Herriaren Zortzigarren Nazio kongresuak, Chongqing, inguruko Fuling, Wanxian eta Qianjiang prefektura mailako barrutiekin batzea erabaki zuen, gaur egungo Chongqing udal-probintzia sortuz. Horrela, gaur egun, udaltasunak 30 milioi biztanle eta 43 konderri, barruti eta barruti autonomo dauzka. Chonqing, Txina mendebaldeko ekonomiaren garapenaren ardatza izan da 1990eko hamarkadatik aurrera eta 1990eko hamarkadaren amaieran hasitako Hiru Arroiletako urtegiak etxerik gabe utzitako ehunka milaka biztanlerentzako bizitokia da.
Azken urteak
aldatuChongqing Txinako Herri Errepublikan gehien hazten den hirietako bat da. Urtero erroldak 100.000 biztanle gehiago ditu, batez ere, inguruetako nekazal guneetatik etorritako nekazariengatik.
Demografia
aldatuUdalerrian 32 milioi pertsona inguru bizi dira 2007ko erroldaren arabera. Dena den, udalterria osatzen duten berrogei barrutietako biztanle gehienak nekazaritzako guneetan bizi dira oraindik ere, eta horregaitik 32 milioi horietatik % 48 bakarrik bizi da hiriguneetan. Chongqing erdiguneko berezko biztanleria 6,21 milioikoa zen eta kopurua urtero haziz doa.
Txina erdiguneko hiririk handiena eta ekonomikoki garrantsitsuena denez, azken hamarkadetan inguruetako probintzietako milaka biztanle etorri dira hirira. Hori dela eta, udaltasunean Hunan, Anhui, Sichuan, Guizhou eta Henan probintzietako 4,43 milioi pertsona bizi dira.
Bizi itxaropena
aldatuHirian, 65 urtetik gorako biztanleria % 10,9 da, eta batez besteko bizi itxaropena 75,98 urtekoa zen 2006ko datuen arabera. 2007ko abenduaren 31n, 100 urtetik gorako 928 pertsona bizi ziren Chongqingen, urtebete lehenago baino 80 pertsona gehiago. Gehienak (% 78) nekazaritzako guneetan bizi dira. Ehun urte baino gehiagoko biztanle ezagunenen artean, Fan Xiuying (范秀英) da, 1892 jaio eta 2008an hil zen bertan jaiotako 115 urteko emakumea.
Ekonomia
aldatu1997ko martxoan Chongqingeko udalterria sortzearen arrazoia gobernuak herrialdearen mendebaldeko hazkundea bultzatzea izan zen: Chongqingek hazkunde horren ardatz izan behar zuen. Hiriak hazkunde demografiko, ekonomiko eta industrial itzela izan du 1990eko hamarkadatik aurrera, egunero 137.000 metro koadroko etxebizitza, bulego eta eraikuntza azalera berria eraikitzen da. Egunero, 1.300 pertsona bertaratzen dira hirira, eta horrek bertako ekonomia 15 milioi eurotan handitzen du.
Kostaldeko hazkunde gune tradizionaletatik urruti, Chongqing eta ondoko Sichuan probintzia base militarren egoitza nagusia izan da tradizioz. Txina ekialdeko hirietan ez bezala, hango enpresek barne merkaturako produkziorako produktuak ekoizten dituzte: autoak, produktu kimikoak, oihalak, makineria eta elektrotresnak, besteak beste. 2007an, milioi bat auto eta 8,6 milioi motor ekoitzi ziren, Txinako hirugarren ekoizpenik handiena. Enpresarik handienen artean, Lifan Hongda Enterprise eta Changan Automotive Corp daude. Chongqing hamar altzairu ekoizlerik handienen artean dago, eta enpresotan, Chongqing Iron and Steel Company eta South West Aluminium daude (Asiako aluminio ekoizlerik handiena).
Nekazaritzak garrantzi handia dauka oraindik ere eta hirian arroza eta laranjak landatzen dira. Baliabide naturalak ugariak dira, eta udaltasunean 40 mota ezberdineko mineralak ateratzeko meategiak daude. PetroChinaren enpresa den CNPCek 10 milioi tona ekoizteko gaitasuna izango duen petrolio birfindegia eraiki nahi du Chongqingen. Ekonomia hazkundea errazteko, gobernuak autobide eta burdinbideak berriztu eta ehundaka kilometro berri eraiki ditu 1990eko hamarkadatik aurrera. Horrez gain, industria eta hazten ari den biztanleriaren beharrak asetzeko, eta Yangtze ibaiaren uholdeak saihestu ahal izateko Hiru Arroiletako urtegia eraikitzen hasi ziren 1990eko hamarkadaren amaieran. Hiriak ehundaka milioi euroko inbertsioa jaso du, Ford, Mazda, HSBC, Standard Chartered, Wal-Mart eta Carrefour bezalako enpresak hirian ezarriz.
Hiriko 2008ko BPG nominala 509.700 milioi yuanekoa izan zen (73.400 milioi estatubatuar dolar), % 14,3ko emendatzeaz. Hazkundea ekialdeko kostaldean baino handiagoa den arren, per capita errenta Shanghai edo Beijingek dutenaren oso azpitik dago oraindik ere, 18.025 yuan baino ez 2008an (2.595 estatubatuar dolar).
Ekonomia eta teknologia garatzeko guneak honakoak dira:
- Chongqing Garapen Ekonomiko eta Teknologiko gunea
- Chongqing Goi Teknologia garatzeko Industria Gunea
- Chongqing Kimikagintzako Industrialdea
- Jianqiao Industrialdea (Dadukou Barrutian)
- Chongqingo Esportazioak prozesatzeko gunea
Enpresa nagusiak
aldatu- Yaoyou Pharmaceutical
- Changan Automobile Group (重庆长安汽车股份有限公司)
- Chongqing Airlines (重庆航空)
- Chongqing Iron and Steel Company (重庆钢铁股份有限公司)
Iparraldeko ekonomia garatzeko gunea
aldatu2002an sortu zen, jada zeuden enpresak garatzeko hiru industrialde handi batuz. Gaur egun, hiriko industrialderik handiena da, 130 kilometro koadroko azaleraz.
Azpiegitura eta garraioak
aldatuChongqingeko metro arina
aldatuChongqingeko metro arina 2005ean zabaldu zen eta gaur egun Yuzhong Barrutia zeharkatzen duen 19 kilometroko bigarren linea dago martxan. Hiriko erliebe malkartsuak eraginda, gobernuko arduradunek lur-gaineko metro arina eta lurpeko metro lineak izango dituen metro sarearen plangintza egin dute.
1992an, metroaren lehen linea eraikitzeko lanak hasi ziren, baina handik urte batzuetara, eraikuntza eta lege arazoek eraginda, bertan behera geratu ziren. 16,4 kilometroko linea bakarra dauka Mendebaldeko Chaotianmen eta Shapingba artekoa. Hasieran, metroak orduro 19.000 bidaiari garraiatzeko edukiera izatea aurrikusten den arren, epe ertainera, udaltasuneko gobernuak kopuru hori 36.000 bidaiari orduko igo nahi du. Shapingba eta Chotianmen arteko metroaren eraikitze lanak 2007an hasi eta 2011 amaitzea aurrikusten da. Metroaren handitze lanak 2050era arte luzatu dira, eta Chongqingeko gobernuak ordurako metroak 500 kilometro eta zazpi linea izango dituela aurrikusten du.
Gaur egun, hiriko arduradunak metroaren linea berrien ibilbidea zehazten ari dira.
Zubiak
aldatuHiriko erliebe gorabeheratsua dela eta, zubiak izan dira betidanik Yuzhong penintsula inguruko lurrekin lotzeko biderik errezena. Yangtze eta Jialing ibaien gainetik hainbat zubi igarotzen dira, forma eta luzera desberdinetakoak, Garrantzitsuenak honakoak dira:
Yangtze ibaiaren gaineko zubiak
aldatu- Masangxi Yangtze zubia
- Ergongyan Yangtze zubia
- Caiyuanba Yangtze zubia
- Shibanpo Yangtze zubia
- Dafosi Yangtze zubia
- Fuling Yangtze zubia
- Fengdu Yangtze zubia
- Zhongxian Yangtze zubia
- Wanzhou Yangtze zubia
- Yunyang Yangtze zubia
- Fengyie Yangtze zubia
- Wushan Yangtze zubia
Jialing ibaiaren gaineko zubiak
aldatu- Heyang Jialing zubia
- Shaxi Jialing zubia
- Huanghuayuan Jualing zubia
Autobide eta errepideak
aldatu- Chongqing eta Chengdu arteko autobidea.
- Chongqing, Wanzhou eta Yichang arteko autobidea (Wanzhou eta Yichang arteko tartea eraikitze lanetan dago).
- Chongqing eta Guiyang arteko autobidea.
- Chongqing, Dazhou eta Xi'an arteko errepidea (tarte batzuk eraikitze lanetan daude).
- Chongqing eta Suining arteko autobidea.
- Chongqing eta Nanchong arteko autobidea
Burdinbidea
aldatuHiriko trenbide geltoki nagusia Jiangbei Barrutian dago.
- Chongqing-Chengdu trenbidea
- Chongqing-Guiyang trenbidea
- Chongqing-Xiangfan trenbidea
- Chongqing-Huaihua trenbidea
- Chongqing-Suining abiadura handiko trenbidea
- Chongqing-Wanzhou-Yichang trenbidea (eraikitzen)
- Chongqing-Lanzhou trenbidea (eraikitzen)
Aireportua
aldatuJiangbeiko Aireportua izen bereko barrutian dago, hiriaren erdigunetik 21 kilometrora. 2007an 10.355.730 bidaiari igaro ziren handik eta Txinako hamargarren erabiliena izan zen. Herrialdeko hego-mendebaldeko garrantzitsuena da; halaber, Chongqing Airlines eta China West Air hegazkin konpainien egoitza da.
Aireportuaren handitze lanek bi fase izan dituzte, lehena 1990eko urtarrilean zabaldu zen eta bigarrena 2004ko abenduan. Guztira bi terminal ditu: bata, Txinako hegaldietarako eta bestea, nazioartekoetarako. Hegaldi gehienak Txina barruko hegaldienak diren arren (% 80 inguru 2008an), pixkanaka nazioartekoak munta hartuz joan dira. 2008an bidaiariak % 10 hazi ostean, udalerriko agintariak hirugarren terminal bat eraikitzeko proiektua aurkeztekotan dira.
Chongqingeko portua
aldatuChongqing munduko ibai-porturik garrantzitsuenetako bat da, eta nahiz eta itsasotik 2.500 kilometrora baino gehiago dagoen, Yangtze ibaiak duen sakontasunak, hainbat itsasontziren ibilera errazten du. Ontziek ibaian behera dauden beste hirietatik, eta Chongqingek ekoizten dituen hainbat produktuen salgaiak garraiatzen dituzte. Hiriko portu zaharra, Yuzhong Barrutiaren puntako Chaotianmen izenekoa da. Bertan, Yangtze ibaiaren alde batetik bestera bidaiariak garraiatzen dituzten ontziek, eta hainbat merkatugai deskargatzen dituzten ontziak izaten dira.
2000. urteko abenduan bi urteko lanen ondoren, Chongqingeko kontainerrentarako lehen terminala zabaldu zen Jiulongpo Portua, hilabetero 25.000 kontainer (TEU) garraiatzeko edukierarekin. 2005ean beste terminal bat eraikitzeko lanak hasi ziren, 2006an Cuntango Portua zabalduz.
Ondarea eta ikustekoak
aldatuTxinako hiriburua 1937tik 1945era, Chongqingek garai hartako hainbat eraikuntza dauzka, eta Bigarren Mundu Gerran zehar, Chongqing aliatuen hiru egoitzetako bat izan zen.
Natura
aldatu- Tiankeng edo "zeruko arroila".
- Furong kobazuloa.
Arkitektura
aldatu- Dazu harriko irudiak (大足石刻)
- Ciqikou herria Shapingba Barrutian dagoen duela 1.000 urteko herrixkaren arrastoak.
- Arrantzaleen herria(钓鱼城)
XX. mendekoak
aldatu- Herri askapen monumentua hiriaren erdigunean dago, eta garaipenaren omenez eraiki zen Txinako monumentu bakarra da. Hiriaren ikurretako bat da, eta egun monumentua daukan espattua oinezkoentzakoa da.
- Bigarren Mundu Gerrako aire ejerzitoaren hilerria (空军坟), Nanshango gunean.
- Enbaxaden gunea.
- Harri Gorriko Herrixkaren museoa, eraikinean Mao Zedongek Kuomingtangeko kideekin sinatutako akordioa egin zen.
Politika
aldatuChongqingeko politika alkatea eta Alderdi Komunistako ordezkariaren inguruan dago antolaturik, Txinako Herri Errepublikako gainontzeko probintzietan bezala. Chongqingen ez dago gobernadorerik: udalerria izanik, alkatea gorengo ordezkaria da. Dena den, bi ordezkariko sisteman, alkateak Alderdi Komunistako ordezkariak baino botere gutxiago du.
Udalerriko alkatea Wang Hongju (王鸿举) da 2002az geroztik eta Alderdi Komunistako ordezkaria, Bo Xilai (薄熙来).
Zerbitzuak
aldatuChongqingek hiru ospitale nagusi ditu, Hego Mendebaldeko Ospitalea, Xinqiao Ospitalea eta Daping Ospitalea.
Hezkuntza
aldatuHedabideak
aldatuChongqineko Telebista (CTV) Txinako laugarren handiena da. Chongqineko Herriaren Irratia udalterriko irratirik ezagunena da eta Chongqing Dialy taldea hiriko komunikabide talderik garrantzitsuenetakoa da, hamar egunkari eta webgune bat kontrolatzen baititu.
Hizkuntza
aldatuChongqingen Txineraren Sichuango hizkera hitz egiten da, hiritik hurbilen dagoen probintzia delako. Dena den, bertako berezitasun eta berezko hitz batzuk daude, XX. mendearen bigarren erdian hiriak izan zuten migrazio handiek Txinako beste eremuetatiko biztanleak ekarri ditu hirira, eta hori dela eta, gaur egun Txina osoko hainbat hizkera entzun daitezke kaleetan.
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ China Meteorological Administration
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Chongqingeko udal-probintziaren webgunea, ingelesez.
- (Txineraz) Chongqing-eko udal-probintziaren webgunea, txineraz.
- (Txineraz) Hiriaren airetiko ikuspegiri buruzko bideoa.[Betiko hautsitako esteka]