Chloe Dzubilo
Chloe Dzubilo (Connecticut, 1960 – New York, 2011ko otsailaren 18a) estatubatuar artista, abeslaria eta HIESaren aurkako eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzaile transfeminista izan zen.[1]
Chloe Dzubilo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Connecticut, 1960 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 2011ko otsailaren 18a (50/51 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, abeslaria eta aktorea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Transisters musika taldeko abeslaria izan zen.
Bizitza
aldatuConnecticuten jaio zen 1960an, errusiar jatorriko familia batean.[2] Keith jaiotza izenez, gizonezko baten gorputzean jaio zen. 1982an New Yorkera bizitzera joan zen, non denbora-tarte labur batez Studio 54 diskotekan egin zuen lan.
Artea ikasi zuen New Yorkeko Parsons School of Design arte-eskolan. 1999an Genero Ikasketetan gradu elkartua eman zioten New York Hiriko Unibertsitatean.
1987an hiesa atzeman zioten bederatzi urtez bikotekide zuen Bobby Bradley Pyramid Clubeko sortzailea gaitz berak jota hil ondoren. Hiesa atzeman ziotenetik hiesdun pertsonen eskubide zibilak, osasun arreta eta duintasuna aldarrikatu zuen, baita pertsona transgeneroenak eta drogazaleenak ere. 1993an emakumerako trantsizioa egin eta Chloe izena hartu zuen.
2007an T de Long gizon transgeneroarekin ezkondu zen, Transisters musika taldeko gitarra-jotzailea.[3]
2011ko otsailaren 18an hil zen New Yorken.[1]
Filmografia
aldatuUrtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2018 | I Hate New York | Bere burua | Dokumentala |
2004 | Rock Star | ||
1999 | Gang Girls 2000 | Film laburra | |
1996 | Visiting Desire | Sitter | |
1995 | Wigstock: The Movie | Bere burua | Dokumentala |
Diskografia
aldatuTransisters
aldatu- The Goddesses of Pink Rock
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «HIV/AIDS Activist Chloe Dzubilo Dies» POZ 2011ko otsailaren 24a (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 15a).
- ↑ (Ingelesez) «On Our Cover» HIV Plus: 8. 1998ko iraila (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 15a).
- ↑ (Ingelesez) «In Memoriam: Chloe Dzubilo, 1960-2011» POZ 2011ko martxoaren 4a (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 15a).