Charles Thomson Rees Wilson
Charles Thomson Rees Wilson (Glencorse, Midlothian, 1869ko otsailaren 14a - Edinburgh, 1959ko azaroaren 15a) eskoziar fisikari eta meteorologoa izan zen. Cambridgeko unibertsitateko irakasle eta Cavendish Laboratoryko ikertzaile izan zen. Irradak, eguratseko elektrizitatea, X eta α izpiak eta ioiak aztertu zituen bereziki. Ionizazio ganbera bat asmatu zuen, zatiki ioituak ikusteko moduan jartzen dituen tresna. 1927an, Fisikako Nobel saria irabazi zuen Arthur H. Comptonekin batera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/8/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu