Gurutzada Albitarraren kantua
Gurutzada Albitarraren kantua antzinako okzitanieraz egindako egitandi kanta bat da, 1208ko martxotik 1219ko ekainera iraun zuen Gurutzada Albitarra azaltzen duena. Bi zati ezberdinak ditu: hasierakoa Gilen Tuterakoak 1213 inguruan idatzi zuen eta bestea anonimo batek jarraitu zuen. Ikekerketa moderno batzuen arabera, bigarren zatiko egilea Gui de Cavalhon trobalaria izan zen.[1] Pierre des Vaux-de-Cernayren Historia Albigensis eta Guillaume de Puylaurensen Chronicarekin batera Gurutzadaren iturri nagusienetariko bat da.
Gurutzada Albitarraren kantua | |
---|---|
Luis VIII.a Frantziakoak Marmande hartuz, geratzen den eskuizkribu bakanaren irudia | |
Datuak | |
Idazlea | Gilen Tuterakoa eta ezezaguna (1195-1207 artean) |
Argitaratze-data | XIII. mendea |
Generoa | Poema-epikoa |
Jatorrizko izenburua | Cansó de la crozada |
Hizkuntza | Antzinako okzitaniera |
Herrialdea | Okzitania |
Eskuizkribu bat baino ez da geratzen (fr. 25425 Frantziako Liburutegi Nazionalean), 1275 inguruan Tolosa Okzitaniakoan idatzia. Jatorrizko izenburua Cansó de la crozada zuen[2], frantsesera Chanson de la croisade contre les albigeois izenaz Paul Meyer 1870ko hamarkadan itzuli zuena.
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |