Bill Hayden
William George "Bill" Hayden (Brisbane, 1933ko urtarrilaren 23a - Queensland, 2023ko urriaren 21a) australiar politikaria izan zen. Australiako 21. gobernadore orokorra izan zen 1989tik 1996ra.
Polizia izan zen zazpi urtez Queenslandeko Unibertsitatean ekonomia ikasten ari zela. Alderdi Laboristako kide izan zen eta 1962an parlamentuko kide hautatu zuten. 1972an Gough Whitlam lehen ministroak Gizarte Segurantzako ministro izendatu zuen eta 1975ean Finantza ministro. 1977tik 1983ra Alderdi Laborista zuzendu zuen eta oposizioko burua izan zen. 1983ko hauteskundeetan laboristek irabazi ondoren, Bob Hawke lehen ministro berriak Kanpo Arazoetako eta Merkataritzako ministro izendatu zuen.
1989tik 1996ra Australiako gobernadore orokorra izan zen. 2018an bataio katolikoa jaso zuen.