Bihotz-gutxiegitasun
Bihotz-gutxiegitasuna betetze bolumen normal batetik abiatuz behar tisularrei erantzuteko bihotzaren ezintasuna da. Barne medikuntzan eta kardiologian gaixotasunik ohikoenetarikoa da. Historikoki "bihotzeko asma" ere deitu izan diote.
Bihotz-gutxiegitasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun kardiobaskularra, zantzu klinikoa cardiovascular system symptom (en) |
Espezialitatea | Kardiologia |
Arrazoia(k) | miokardio infartu akutu, hipertentsio, bihotzeko arritmia, alkoholismo, infekzio heart damage (en) |
Sintoma(k) | arnasestua, betealdia, Edema, Aszitisa Anasarka |
Azterketa medikoa | ekokardiografia elektrokardiograma |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | I50 |
GNS-9 | 428.0 |
DiseasesDB | 16209 |
MedlinePlus | 000158 |
eMedicine | 000158 |
MeSH | D006333 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kontzeptualki bihotzak huts egiten duenean erabiltzen da, izan ere bihotz gaixotasun guztiek amankomunean duten azken puntua da bihotz gutxiegitasuna.
Gure inguruan hipertentsio arterialaren ondorio dira bihotz gutxiegitasunen %75, iskemia miokardikoa izanik bigarren determinatzaile garrantzitsuena.
Hiru mota ditugu kaltearen kokapenaren arabera: Ezkerrekoa, eskuinekoa edo alde bietakoa. Bihotzaren funtzioari dagokionez: Sistolikoa edo diastolikoa.
Eragileak
aldatuSintomak eta zeinuak
aldatuSintoma nagusia arnasestua da. Eskuineko gutxiegitasuna egonez gero, hankak handituta (edemak) ere nabaritu ditzake gaixoak.
Zeinuen artean, bestela, biriketako auskultazioan hots krepitatzaileak entzuten dira askotan.
Diagnostikoa
aldatu- Anamnesia eta miaketa fisikoa.
- Erradiografia bularretakoa.
- Ekokardiograma.
Tratamendua
aldatu- AEKI (Angiotentsionaren Entzima Konbertitzailearen Inhibitzaileak).
- Digoxina.
- Diuretikoak.