Baudouin Belgikakoa

Balduin I.a Belgikakoa» orritik birbideratua)

Baudouin edo Boudewijn[1] (Brusela, 1930eko irailaren 7a - Motril, Espainia, 1993ko uztailaren 31) belgikarren erregea izan zen 1951tik 1993an hil zen arte. Haren agintaldian independizatu zen Kongo.

Baudouin Belgikakoa

(1960)

Belgikarren errege

1951ko uztailaren 17a - 1993ko uztailaren 31
Leopoldo III.a Belgikakoa - Alberto II.a Belgikakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBoudewijn Albert Charles Leopold Axel Marie Gustave
JaiotzaChâteau du Stuyvenberg (en) Itzuli eta Laeken (en) Itzuli1930eko irailaren 7a
Herrialdea Belgika
HeriotzaMotril1993ko uztailaren 31 (62 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Crypt (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaLeopoldo III.a Belgikakoa
AmaAstrid Suediakoa
Ezkontidea(k)Fabiola de Mora y Aragón  (1960ko abenduaren 15a -  1993ko uztailaren 31)
Haurrideak
LeinuaHouse of Saxe-Coburg and Gotha (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstitut Le Rosey (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 5528 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Leopoldo III.aren eta haren lehenbiziko emazte Astriden semea zen. 1951ko uztailaren 16an, Leopoldok abdikatu zuenez, Belgikako bosgarren errege bihurtu zen. 1960an, Kongo independizatu zen, eta Belgikak utzi zion indar kolonial izateari. Kontzientzia arazoak zirela medio, zenbait egoeretan abortoa zigorgabetzen zuen legea sinatu nahi ez izateagatik, 1990eko maiatzaren 4an "erregetzarako gai ez izatea” aitortu zuen. Wilfried Martensen gobernuak erregeordetza bere gain hartu eta legea sinatu zuen. Maiatzaren 5ean, Baudouinek berreskuratu zuen kargua. 1991n, Lege Salikoa indargabetu zuen; era horretan aukera eman zien Astrid printzesaren ondorengoei erregetzara iristeko.

1993ko uztailaren 31n hil zen, bihotzekoak jota, Motrilen oporretan zela. Laekengo Elizako erret-panteoian (Brusela) ehortzi zuten. Anaia Alberto izan zuen ondorengo.

Ezkontza

aldatu

1960ko abenduaren 15ean, Fabiola Mora y Aragón espainiar aristokratarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baudouin Belgikakoa