Azido glukuroniko
Azido glukuronikoa formula duen azido organikoa da.
Azido glukuroniko | |
---|---|
Formula kimikoa | C6H10O7 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C(=O)[C@@H]([C@H]([C@@H]([C@@H](C(=O)O)O)O)O)O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno eta karbono |
Base konjokatua | aldehydo-D-glucuronate (en) |
Mota | Gantz-azido eta uronic acid (en) |
Estereoisomeroa | D-iduronic acid (en) , L-iduronic acid (en) , azido galakturoniko, L-guluronic acid (en) , D-mannuronic acid (en) , Hexuronic acid (en) , Altruronic acid (en) eta (2R,3S,4R,5R)-2,3,4,5-tetrahydroxy-6-oxohexanoic acid (en) |
Tautomeroa | β-D-glucopyranuronic acid (en) eta α-D-glucopyranuronic acid (en) |
Masa molekularra | 194,04265266 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | IAJILQKETJEXLJ-QTBDOELSSA-N |
CAS zenbakia | 6556-12-3 |
ChemSpider | 58552 |
PubChem | 65041 |
Reaxys | 1427741 |
Gmelin | 47953 |
ChEBI | 397418 |
EC zenbakia | 229-486-4 |
ECHA | 100.026.807 |
MeSH | D020723 |
RxNorm | 1426906 |
KNApSAcK | C00001123 |
UNII | 8A5D83Q4RW |
KEGG | C00191 |
PDB Ligand | REL |
Ezaugarriak
aldatuGlukosaren deribatu bat denez sei karbonotako kate bat da eta hidroxiloak hark bezala kokaturik ditu. Lehenengo karbonoan aldehidoa mantentzen du baina azken karbonoko hidroxiloaren ordez karboxilo talde bat du.
Sustantzia honen gatzak glukuronatoak dira.
Garrantzia biologikoa
aldatuAzido glukuronikoa uretan oso disolbagarria da eta gorputzak sustantzia xenobiotikoak (gorputzari berari ez dagozkionak, hau da, drogak, toxinak, botikak...) kanporatzeko erabiltzen ditu.
Glukuronidazio izeneko prozesu baten bidez[1] sustantzia xenobiotikoei lotzen zaie gibelean eta odolean disolbaturik garraiatua izaten da. Glukuronizaturiko sustantzien toxizitatea txikiagoa izaten da gainera.
N-Azetilglukosaminarekin elkartzean glikosaminglukanoak sortzen ditu, eta honen polimerizazioz azido hialuronikoa eratzen da. Polisakarido hau gizakiaren larruazalean ugaria da, baita beste hainbat tokitan ere. 70 kilogramoko pisua duen gizaki batek batazbeste 15 gramo azido hialuroniko ditu.
Erabilerak
aldatuAzido glukuronikoaren hidrosolugarritasuna aintzat hartuta, farmakologoek botikak glukuronizatzen dituzte odolean zehar itu zeluletara irits daitezen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Tephly, C. D. King, G. R. Rios, M. D. Green and T. R.. (2000-08-31). «UDP-Glucuronosyltransferases» Current Drug Metabolism 1 (2) (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
Kanpo estekak
aldatu