Athlone
Athlone (irlanderaz An Baile Átha Luain), Irlandako Errepublikaren erdialdean dagoen hiria da, Westmeatheko konderrien artean eta beraz Connacht eta Leinster eskualdeen artean dago, hala ere 1898an alde historikoa Westmeathi zegokiola erabaki zuen udalbatzak. Shannon ibaiaren ertzean kokatzen da, Lough Reeren hegoaldean. 15.558 biztanle ditu (2011).
Athlone Baile Átha Luain | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Leinster |
Konderria | Westmeatheko konderria |
Postakodea | N37 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°25′25″N 7°56′33″W / 53.4236°N 7.9425°W |
Altuera | 56 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 21.351 (2016) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 90 |
Shannon ibaiaren mendebaldeko ibarrean dauden hiriaren auzoak berez Roscommoneko konderrian egon arren, hirira gehitu zirenez, Westmeath konderrira pasa ziren.
Etimologia
aldatuIrlanderazko 'An Baile Átha Luain izenak "Luainen pasabideko herria" esan nahi du.
Historia
aldatuKilometro askotan dagoen Shannon ibaiaren pasabide natural bakarra izanik, Athlonen berehala gaztelua eraiki zen, eta honetan dago herriaren jatorria. XII mendean zubia egin zen eta hau kontrolatzeko eraiki zen gaztelua Turloch Mór Ó Conor buruzagiak. Anglo-normandiarren erasoak jasan zituen eta inbaditzaileek gotorleku berria jaso zuten aurrekoaren gainean.
XVII mendeko gerratan irlandarrak jabetu ziren gazteluaz baina Charles Coote ingelesak berreskuratu zuen 1650an. 1690ean Bederatzi Urteko Gerraren barnean jakobitak zeuden Athlonen eta Gillen III.aren gudaloste ingelesen setioa jasan zuen herriak. 1691ean errenditu eta ihes egin behar izan zuten. Gaztelua ia erabat suntsiturik gelditu zen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Sean's Bar: Errekorren Guinness Liburuaren arabera Europako pubik zaharrena da, 900 urtekoa hain zuzen ere.
- San Pedro eta San Paulo eliza
- Ree aintzira
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Athloneko Eztabaidagunea. Bertako nahiz bisitarientzako topagunea.
- Athlone.ie - Bertako nahiz turistentzako argibidea.
- Athlone Online - Bertakoek bertakoentzako eginiriko webgune ez-ofiziala.