Atenasko Arkeologia Museo Nazionala
Atenasko Arkeologia Museo Nazionalak, Grezian aurkitutako objektu arkeologiko garrantzitsuenetariko asko ditu.
Atenasko Arkeologia Museo Nazionala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Koordenatuak | 37°59′21″N 23°43′56″E / 37.9892°N 23.7322°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1829 |
Inaugurazioa | 1893 |
Zuzendaria | Maria Lagogianni-Georgakarakos (en) |
Bisitariak urtean | 594.219 |
Kontaktua | |
Helbidea | 28is Oktovriou (Patission) 44 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuBere eraikuntza, 1866an hasi eta 1889an amaitu zen, gobernu greziarrak, elkarte arkeologikoak eta mezenasen elkarteak emandako funtsen bidez. Ludwig Lange arkitektoaren jatorrizko planoa, ondoren Panages Kalkosek, Harmodios Vlachosek eta Ernst Zillerrek aldatu zuten. Eraikina, 1939an hedatu zen, bigarren solairu bat erantsiz.
Erreformarik berrienak, urte eta erdi iraun zuen, garai horretan, museoa itxita egon zelarik, ateak, berriz, 2004ko uztailean irekiz, 2004ko Atenasko Udako Olinpiar Jokoak ospatuko ziren garaian. Erreformak, eraikinean berrikuntza tekniko eta estetikoak, bildumaren berrantolaketa eta 1999an gertatutako lurrikarak eragindako kalteen konponketa barne hartu zituen.
Bilduma
aldatuBere eskultura, zeramika eta bitxi bilduma bikainak, Neolitotik aro helenistikoraino garai guztia hartzen du: Atal azpimarragarri batzuk, honako hauek dira:
- Agamemnonen urrezko mozorroa
- Tximista edo hiruhortz bat jaurtitzeko posturan dagoen jainko bat (Zeus edo Poseidon) irudikatzen duen brontzezko estatua bat.
- Antiziterako mekanismoa