Astakamamila
Astakamamila (Santolina chamaecyparissus) Elkartuen (Asterazeoak) taldeko landarea da, sendabelar gisa erabiltzen dena.
Astakamamila | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Anthemideae |
Generoa | Santolina |
Espeziea | Santolina chamaecyparissus |
Kamamilaren antzeko usaina du, hortik landarearen izena, eta zapore mingotsa du.
Deskribapena
aldatuLandare hostoriraunkorra da, 50 cm-ko altuera hartzen duena. Hosto estuak ditu, zati luzexkatan banatuak. Gris-berde kolorekoak dira eta usaintsuak.
Lore antzeko gerba bakunak ditu, horixkak, adarren muturrean. Infloreszentzia osatzen duen lore bakoitza hodi itxurakoa da[1].
Fruitua karratu itxurakoa da.
Hedapena eta habitata
aldatuJatorrian Europan badu ere Afrika iparraldera eta Ipar Amerikara ere zabaldu da.
Toki lehorretan eta harritsuetan hazten da, Mediterraneoko karezko lurretan bereziki. Behin indarra hartzen duenean gai da lurzoru lehor eta pobreetan bizitzeko[2].
Erabilera
aldatu- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sendabelar gisa erabiltzen da. Heste zizareak hiltzen ditu eta tripako minei aurre egiteko kamamilaren ordezko bezala erabiltzen da gerben infusioa.[3] Antibiotikoa eta desinfektatzailea ere bada[4].
Sitsen aurka egiteko armairuetako tiraderatan jartzen da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ RHS A-Z encyclopedia of garden plants. United Kingdom: Dorling Kindersley, 1136 or. ISBN 978-1405332965..
- ↑ «Santolina chamaecyparissus - Plant Finder» www.missouribotanicalgarden.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Dr. Berdonces I Serra. (1998). «Santolina chamaecyparissus». Gran Enciclopedia de las Plantas Medicinales. Tikal ediciones, 43-44 or. ISBN 84-305-8496-X..