Amanda Sampedro
Amanda Sampedro Bustos (Madrid, Espainia, 1993ko ekainaren 26a) futbolari espainola da eta erdilari postuan jokatzen du Atletico Madril futbol taldean, ligako lehen mailan.
Amanda Sampedro | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Amanda Sampedro Bustos | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Madril, 1993ko ekainaren 26a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 52 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 159 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza
aldatuBere auzoko kluban jolasten hasi zen, Mar Abierto izenekoa, mutilen talde batean [1]. Betidanik bere ametsa izan da Atletico Madrilen jolastea eta beste eskaintzak izan bazituen ere, talde honen deia jaso arte itxoin zuen. Bost urterekin “Atleti”-ra iritsi zen eta hamabostekin lehen taldearekin debutatzeko aukera eman zitzaion. [2] Nesken talde honen taldeko kapitaina da eta bere jokalari eginkizunak uztartzen ditu Atletico-ko nesken benjamin mailako taldearen entrenatzaile lanarekin[1] eta fisioterapia ikasketekin, aurrez kazetaritzan proba egin eta gero. [3][4]
2015ean, Amandak emakumezkoen Espainiako selekzioan debutatu zuen.[3] Aurrez, azpi-maila guztietan jardun zuen eta, epealdi horretan, 17 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioarekin, Europako txapelketan garaipena eta Trinidad eta Tobagon ospatu zen Munduko txapelketan brontze-domina eskuratu zituen.
2016an, emakumezkoen Atletico Madril taldearentzako lorpen historikoa egin zuen, Erreginaren kopa irabaziz eta Vicente Calderon zelaian 14.000 lagunen aurrean FC Bartzelonaren aurkako partidan garaipena lortuz.[5]
Taldeak
aldatuKluba | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|
Atletico Madril | Espainia | 2007 - |
Kirol Lorpenak
aldatuNazio-txapelketak
aldatuTituloa | Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Erreginaren kopa | Atletico Madril | Espainia | 2016 |
Superliga | Atletico Madril | Espainia | 2016-17 |
Nazioarteko txapelketak
aldatuTituloa | Taldea | Egoitza | Urtea |
---|---|---|---|
Algarbeko kopa | Espainiako selekzioa | Portugal | 2017 |
Emakumezkoen Munduko kopa (17urtetik beherakoa) | Espainiako selekzioa | Trinidad eta Tobago | 2010 |
Europako txapelketa (17 urtetik beherakoa) | Espainiako selekzioa | Suitza | 2010 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Amanda Sampedro, el símbolo del Atlético del Madrid» Mundo Deportivo (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2017-05-22). «Amanda Sampedro, la ‘Niña’ del club rojiblanco ha sido decisiva» AS.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2018-01-19). «Amanda, coraje en La Roja» AS.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) La prima para las jugadoras del Atlético por ganar la Liga es de 54 euros por cabeza; los del Real Madrid se embolsan 300.000. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amanda Sampedro “El fútbol femenino español no para de crecer"» mujerydeporte.practicodeporte.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).