Lamarckismo
Lamarckismoa eboluzioaren teoria azaltzen duen terminoa da. Hau Jean Baptiste Lamarckek proposatu zuen 1809an, Filosofia Zoologikoa liburuan. Honen arabera, izaki bizidun guztiak oinarrizko beste bizidun sinpleetatik datoz, eboluzionatuz eta konplexuagoak bilakatuz. Liburu honetan eboluzioa bultzatu zuten eragileak eta honen prozesua azaldu zituen. Honen kontrako aldean fixismoa (izakien ez dutela aldaketarik jasan) eta kreazionismoa (Jainkoak izakian diren bezala sortu dituela) teoriak daude, beste batzuen artean. Eboluzio biologikoaren lehenengo teoria da, Darwin eta honek azaldutako hautespen naturala baino 50 urte lehenago heldu baitzen.
Lamarckek bere teorian bizitzak eboluzionatzen zuela “haztamuz eta hurrenez hurren” zion, “ingurumenean jasandako aldaketek (klima, izaera, egoera, habitat…) eragiten dituzte izakiak zeintzuk bere ezaugarriak moldatzen dituzte egoera berri horretara moldatzeko” Egokitzeko gaitasun honek eboluzioa eta espezie aniztasuna ekarriko zuen. Progesio honen eragilea “jasotako karaktereen herentzia” zela azaldu zuen. Honen arabera, organismoek bizitzan jasotako karaktereak heredatzen dituzte, gaur egun oraindik frogatu gabe dagoen hipotesia. Herentzia hau ez zen zuzena edo banakakoa izango, baizik eta egoera antzerakotan egon diren izaki multzoari eragingo zion denboraldi luze bat pasatu eta gero.
Lamarcken teoria ez zen kontutan hartuta izan proposatuta izan zen momentuan, baizik eta 50 urte geroago, “Espezieen jatorria” liburua argitaratu zenean. Orduan eboluzionistek eta Darwin berberak ere berreskuratu zuten hautespen naturala usten zuen hutsunea betetzen saiatu baitziren, honek ez baitzuen aldakortasunaren iturria zehazten.
XX. mendearen hasieran, Weismann harresiaren sorrerarekin, informazio transferentzia ekiditzen duena marra somatikoa eta germinalaren artean, Lamarckismoa baztertua izan zen, okertzat hatu baitzen. Hala ere, XX. mendean teoria hau defendatu duten eboluzionistak egon dira, gaur egun arte heldu diren ideiak honen berresarkuntza defendatzen dutenak.
Gaur egun, lamarckismoa “jasotako karaktereen herentzia”-ren teoria moduan hartzen da bakarrik. Neodarwinismoak (pasaden mendeko 30. hamarkadan proposatuta) ordezkatu du, honen arabera bizitzak eboluzionatzen du DNAan zorizko mutazioak direla eta.
Testuingurua
Denbora honetan, Ilustrazioaren eta Entziklopediako Izpirituaren barnean gaude, Buffon, Leibniz eta abar izango dira pentsalari ospetsuenak.
Munduaren azalpena munduaren barnetik egitera izango da zientzialarien gai garrantzitsua.
Eboluzioaren teoria
Lamarckek zera esan zioen: Bizitzaren eboluzioa ahalegin desberdinen bidez etorri da, bata bestearen ondoren inguru giro erabat aldakorrean eta espeziak izan duten egokitzeko gaitasunaren araberan.
Indar honek, eboluzioa espeziearen aniztasuna erraztu du.
Eboluzioaren Kontzeptuak bi lege adieraziko ditu:
1) Animali guztietan bere garapena bukatu gabe duenari, edozein organoren ohizko erabilera indartu egiten da eta kontrakoa. Ez erabiltzeak ahultasuna dakar.
2) Naturak, egoeragandik, galdu edo irabazi dituen aldaketek bi sexuetan ematen direnak, naturak kontserbatu egiten ditu.
Eboluziori buruzko bere proposamena
Bere iritzian, eboluzioa prozesu bat da. Eskuratu diren ezaugarrien herentzia, nola inguruarekin erlazionatzen diren gurasoak eta eskuratzen dituzten hazpegiak bere seme-alabei transmititzen dien.
Klimaz, lurra, izaera, espezie baten banakoa aldatzen doan eran, eragin berriak eskuratzen ditu pixkanaka bere sendotasun formak, gaitasunak eta gorputzaren proportzioak aldatuz.
Mekanismoa
Eskuratutako ezaugarrien herentzia edo oinordetza Lamarckarentzako eboluzioko mekanismoa izango da, organismoak duten ahalmena bizitzan eskuratu duten ezaugarriak herentziari eransteko, herentzia ez zuzena banakakoa baizik, gizabanako taldearen baldintzak hoietan menperatuta dagoena.
Zientzia eta Erlijioa
Jean Baptiste de Lamarck, biologia Eta erlijioa bereiztu zituen, eboluzioko teoria bat proposatuz non beste munduko adimenak inongo paperarik ez zutela. Bere teorian, nola inguru giroa aldakorra den, bizitzaren izaerak baldintza berrietara egokitzeko etengabeko borroka daramate eta lan hauek bere gorputza fisikoa, aldatu egiten dute eta ondorengoek, aldaketa fisiko hauek oinortzen dituzte.
Bere proposamenen barruan jaungoikoa, inteligentziak eta prozesuaren zuzentasunak ez dauka tokirik.
Egilearen lana
Filosofia zoologikoa izenburuarekin aurkeztu zen 1809 urtean; bertan idatzita dagoen arabera, bizitzaren izaerak ez dira sortu, ez dira aldaezinak gelditu, baizik izaera bakunatik eboluzionatu dute.
Charles Darwin eta bere Espezieen jatorriaz lanetik, Lamarckeko teoria, berrogeita hamar urte aurreratu zen.
Aurkako iritziak
Lamarckismoaren aurka, hogeigarren mendean hasieran aurkeztu zen teoria bat: "La barrera Weismann" deitzen dena eta horren buruz nabaritzen dugu ezaugarri bereziak:
- Printzipioa, Linea, Dogma, Inplikazioak, Hozi zelula
- Zelula somatikoa, kontzeptuak oraingo biologiatik sortutakoak, eta orain eztabaidatzen direnak.
Erreferentziak
LAMARCK – “Filosofia Zoologica” – 1809