Sarraski
Sarraskia pertsona multzo baten erailketa izendatzeko erabiltzen den izendapena da. Gerra garaian, estatu terrorismo edo "gerra zikin" eta terrorismo erasoaldietan multzo hauek pertsona kopuru ugari edo erraldoiez osatuak egon litezke. Sarraskien biktimak maiz errepresaliatuak izaten dira, bai beren pentsamolde politiko, erlijiotsu, etnia edota arrazarengatik ere.
Izendapenaren definizioa lausoa den arren, orokorrean, biktimen eta eraileen arteko botere desoreka dagoen egoeratan erabiltzen da.