Kate trofiko
- Elikagai-kate terminoak artikulu honetara dakar. Termino berdinarekin elikagaien ekoizpena eta banaketa gaitzat duena beste hau da: Elikagai-kate (ekoizpena eta banaketa)
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Josu lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Kate trofikoa (grezieratik: thophe, «elikadura»), elikakatea edo elikadura katea elikadura sare batean diren loturen sekuentzia lineala da, sareko beste espezierik jaten ez duen espezie batetik hasi eta sareko beste inork jaten ez duen espezieraino iristen dena. Espezie horietako bakoitza bere aurreko organismoaz elikatzen da; eta, era berean, hurrengoaren elikagaia da [1]. Ekosistema bateko espezieen artean nutrizioari loturik dagoen energia eta elikagaien korrontea dela ere esan daiteke [2].
Maila trofikoak
1. Kate bakoitza landare batekin, ekoizle edota organismo autotrofo batekin hasten da. Hauek norbere produktuak sortzen ditu gai organikoak inorganikoetatik sintetizatzen, fotosintesi izeneko prozesuaren bidez. Sintetizazio honen lehengaia edo energia ekoizlea eguzkiaren argia da.
2. Katearen beste osagai edo kideei kontsumitzaileak deitzen zaie. Izan ere, ekoizletik elikatzen direnak lehen mailako kontsumitzaileak dira, eta aldi berean, lehen mailakoetatik elikatzen direnak bigarren mailako kontsumitzaileak deritze eta horrela elkarren segidan. Beraz, lehen mailako kontsumitzaileak belarjaleak dira eta bigarren eta hirugarren mailakoak haragijaleak.
3. Beste azken maila bat ere badago, deskonposatzaileena. Azken hauek, organismo hilen gain eragiten dute, materia organikoa degradatuz eta hau berriro materia inorganikoa eratuz. Bakterioak eta onddoak dira deskonposatzaile gehienak. Materia inorganiko hau (nitratoak, nitritoak, ura, etb.) lurrera eta (karbono dioxidoa) atmosferara bueltatuz.
Ekosistema trofiko baten maila trofikoak
Beraz, biozenosi edo komunitate biologiko batean elementu trofiko hauek daude:
- Ekoizleak, autotrofoak, eguzkiko energia erabiltzen dute (fotosintesia) edo erreakzio mineral kimikoen bidez (kimiosintesia). Hauek beharrezko energia lortzen dute materia inorganikoa materia organikoan eraldatzen.
- Kontsumitzaileak, heterotrofoak, beraien jakiak ekoizten dituzte materia organikotik baliatuz.
- Espezie kontsumitzaileak, modalitatearen baliabideen arabera, izan daitezke:
- Harrapariak eta deskoreatzaileak. Beraien presen gorputza, osorik edo zatika, iresten duten organismoak dira. Jarduera honi harrapaketa deitzen zaio. Baina izen hori normalki haragijaleen artean bakarrik erabili ohi da, hau da, bigarren mailako kontsumitzaileean artean (aurretik aipatu bezala)
- Deskonposatzaileak. Mota askotako daude. bakterioek eta onddoek, adibidez, hondakin organikoak deskonposatzen dituzte, substantzia inorganikoak sortuz. Protista eta animalia txiki batzuk (zizareak edo euliak, esaterako) detritiboroak dira, hots, usteltzen ari diren hondakin organikoak jaten dituzte. Azkenik, animalia handiago batzuk sarraskijaleak dira, hildako animaliez elikatzen baitira (saiak, hienak...)
- Parasitoak eta bazkalkideak Bizkarroiek, harraparien aldean, ez dituzte eskuarki jaten dituzten animaliak hiltzen. Bizkarroiak edo parasitoak harraparien harrapakinak ere izan daitezke: belarjale batzuen parasitoak irensten dituzte animalia haragijaleek, belarjale horiek jaten dituztenean.
- Organismoen arteko maila trofiko gorena aztertzen badugu, honi transferentzia ordena bat ezartzen zaio katearen arabera:
- Lehen mailako kontsumitzaileak, belarjaleak. Heterotrofoak dira. Organismo ekoizleak (landareak) jaten dituzte. Animalia handiak dira horietako asko (behiak, ardiak, zaldiak, ahuntzak...), baina baita intsektuak daude talde hontan ere (erleak, landare-zorriak, akaroak...)
- Bigarren mailako kontsumitzaileak, zoofagoak edo haragijaleak, lehen mailako kontsumitzaileez elikatzen direnak. Baina ez bakarrik belarjaleez, baita hauen bizkarroiez ere. Heterotrofoak dira hauek ere.
- Hirugarren mailako kontsumitzaileak: bigarren mailako kontsumitzaileak daude hauen elikadura-iturrian. Kontsumitzaile mota hauei super-harrapariak ere deitzen zaie. Animalia ehiztari handiak daude talde honetan: felido handiak (tigreak, lehoiak), hegazti harrapari handiak, etab. Animala mota hauek betidanik izan dira mehatxua gizakiarentzat.
Laburpena
Laburtuz, esan daiteke, azken finean bizidun guztiak eguzkitik elikatzen direla. Hau katearen hasiera baita eta ezinbesteko elementua delako. Eguzkirik egongo ez balitz, ez litzateke elikagai katea egongo, beraz, ezta bizia ere.
Erreferentziak
- ↑ Aldaba, J, Aseginolaza P. eta beste batzuk: Biologiaren hastapenak UBI, Elkar (1988), 456-457 orr. ISBN: 84-7529-602-5
- ↑ Post, D. M.; Pace, M. L.; Haristis, A. M. (2006) Parasites dominate food web links Proceedings of the National Academy of Sciences 103 (30): 11211-11216
Ikus, gainera
Bibliografia
- "Food chain" A Dictionary of Zoology. Ed. Michael Allaby. Oxford University Press, 1999. Oxford Reference Online. Oxford University Press. University of Utah. 22 de noviembre de 2007
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kate trofiko |
- (Gaztelaniaz) [1]