Moldaera
Biologian, moldaera edo adaptazioa organismo baten ezaugarria da, hautespen naturalaz sortu eta garatu dena. Moldaeraz garaturiko ezaugarri horiek dagokion ekosisteman bizirauteko aukera handiagoak eskaintzen dizkiote organismoari. Adibidez, mimetismoa moldaeraz sorturiko ezaugarria da animalia askotan.
Historia
Moldaera Antzinaroko filosofoek eta historialari naturalek jada ikusi zuten bizitzaren ezaugarrietako bat zen, eboluzioaren inguruan zuten pentsamenduarekiko independente. Moldaera hau azaltzeko ematen zituzten azalpenak, hala ere, ezberdinak ziren. Enpedoklesen ustez moldaerak ez zuen helburu finalik edo teleologiarik, baizik eta "naturalki dator, gauza horiek biziraun baitute". Aristotelesek uste zuen bazegoela helburu final bat, baina uste zuen espezieen itxura finkoa zela[1].
Teologia naturalean, adaptazioa jainko baten edo Jaungoikoaren existentziaren froga gisa hartu da[2].
Erreferentziak
- ↑ Marie., Leroi, Armand. The lagoon : how Aristotle invented science. ISBN 9780698170391. PMC 883341616..
- ↑ 1947-, Desmond, Adrian J.,. (1989). The politics of evolution : morphology, medicine, and reform in radical London. University of Chicago Press ISBN 9780226144535. PMC 709606191..
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |