Sarraskia pertsona multzo baten erailketa izendatzeko erabiltzen den izendapena da. Gerra garaian, estatu terrorismo edo "gerra zikin" eta terrorismo erasoaldietan multzo hauek pertsona kopuru ugari edo erraldoiez osatuak egon litezke. Sarraskien biktimak maiz errepresaliatuak izaten dira, bai beren pentsamolde politiko, erlijiotsu, etnia edota arrazarengatik ere.

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran frankistek sarraski batean eraildako hogeitamasei errepublikarren gorpuen hondakinak, 1936ko iraila. Hobi komun hau Estépar udalerrian dago. Indusketak 2014ko uztaila-abuztuaren artean burutu ziren.

Izendapenaren definizioa lausoa den arren, orokorrean, biktimen eta eraileen arteko botere desoreka dagoen egoeratan erabiltzen da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarraski Aldatu lotura Wikidatan