Ongi etorri, Koldo Biguri, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--TXiKiBoT 14:14, 6 Martxoa 2009 (UTC)

Artikuluak beste hizkuntza batzuetan

Kaixo, Koldo Biguri, ongi etorri euskal Wikipediara. Leonardo Sciascia artikulua sortu duzula ikusi dut, baina italieraz dagoela. Kontuan izan euskal wikipedian nahiago dela artikuluak zuzenean itzulita sortzea, eta ez beste hizkuntza batean dagoen artikulua igotzea. Hobe da, beraz, artikulua itzuli eta gero igotzea.--Assar; (erantzun hemen) 12:08, 12 Martxoa 2009 (UTC)

Kaixo berriro. Ondo, ulertuta zuen arrazoiak. Hala ere, kontuan izan euskal wikipedian euskara ez den beste hizkuntza batean dauden artikuluak zuzenean ezabatzen direla. Hemendik jende asko igarotzen da, eta gauzak erdi eginda geratzen dira askotan, eta gero gainerakook zuzendu behar izaten ditugu. Horregatik ez ditugu gustuko atalak beste hizkuntza batzuetan dauzkaten artikuluak, ezta (beste jokabide baztergarri bat aipatzearren) atalen izenburuak soilik dauzkaten artikuluak, esaterako berilio artikulua. Nahiago genuke artikulua itzultzen zoazten heinean igoko bazenute wikipediara, atalka, italierazko testurik jarri gabe. Ah, eta ez ahaztu artikulua "wikitzea" (estiloa zuzentzea, interwikiak jartzea, kategorizatzea).
Amaitzeko, wikipediako kolaboratzaileren batekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, hobe da bakoitzaren eztabaida orrian egitea, eta zuzenean artikulu bati buruzko zerbait denean, oraingoan bezala, artikuluaren eztabaida orrian idaztea. ez dakit ikusi duzuen, baina izan dugu eztabaidatxo bat Leonardo Sciascia artikuluari buruz. Ah, eta ez ahaztu eztabaidetan egiten dituzuen ekarpenak sinatzea.--Assar; (erantzun hemen) 15:17, 13 Martxoa 2009 (UTC)

Kaixo, berriro:

Kontuan izango dut zuk esandakoa; eta arazorik ez daukat Sciasciari buruzkoa oraingoz ezabatzen baduzue. Barkatu hasi-berriaren ezjakintasuna: joango naiz ikasten. Ondo izan.

Kaixo, Koldo:Euskarazko Wikipedian Leonardo Sciasciari buruzko artikulua italieraz (!) zegoela ikustean, harridura handia izan nuen, eta berehala utzi nuen ohar bat idatzita (irakurrita izango duzu honezkero), hori nolatan onartzen zuten galdetzeko. Oraintxe bertan irakurri dut euskarazko Wikipediari dagokionez zure itzulpen-klaseetarako daukazun egitasmoaz adierazi duzuna, eta, "euskarazko" Wikipedian euskaraz bestelako hizkuntzak erabiltzea txukuna iruditzen ez zaidala esan nahi dizudan bezalaxe, adierazi nahi dizut, halaber, ideia benetan bikaina iruditzen zaidala zure hori, eta jardun-ildo horri tinko heltzera animatu nahi zaituztet bai zu bai zure ikasleak ere. Ongi etorri, beraz, "euskarazko wikipediagintzara".--Belkoainpe 02:12, 14 Martxoa 2009 (UTC)

Zubi infotaula

Koldo, zubientzako infotaula bat sortu dut, hemengo hau, eta Rialto zubia artikuluan txertatu dut. Ez ditut taularen ezaugarri guztiak sartu, soilik lehen hirurak. Besteak zuek osa ditzakezue txantiloian nola deitu ditudan begiratuta. Giltza hirukoitzen artean dauden gakoak erabili behar dituzue, nik Rialto zubia artikuluan jarri ditudan bezala.--Assar; (erantzun hemen) 19:27, 23 Martxoa 2009 (UTC)

Berunezko urteak

Kaixo, Koldo! Berunezko urteak artikuluan erreferentziak ager daitezen aldaketatxo bat egin dut. Esan nahi nizun azken bi irudiak ez direla ikusten ez daudelako Wikimedia Commons proiektuan, askeak ez baitira. Italierazko Wikipedian jarriko zituzten Fair use delakoa onartzen dutelako (guk ez dugu hori aplikatzen, bozketa baten ondorioz). Galdetu lasai! Addo!--Unai (esan) 18:29, 28 Martxoa 2009 (UTC)

Anni di piombo2.jpg

--Janfri; bai esan? 09:11, 31 Martxoa 2009 (UTC)

Irudiak

Koldo: Irudiak Wikimedia Commons proiektura igo behar dira. Bertan izena eman (Euskal Wikipedian bezala) eta irudiak igo. Horrela, Wikipedia guztietarako irudi bakarra igotzen da. Gogoratu lizentzia askea izan behar dutela. Galdetu lasai.--Unai (esan) 11:02, 3 Apirila 2009 (UTC)

Koldo, irudiak euskal wikipediara igotzen jarraitzen duzu. Kontuan izan Unaik esan duena: irudiak igotzekotan, Wikimedia Commons-era igo behar dira.--Assar; (erantzun hemen) 13:17, 3 Apirila 2009 (UTC)
Kaixo, Commonsen ikusi dudanagatik, eztabaida bizia dago Italiako legediak jabego publikoari buruz esaten duenaren inguruan, hemen. Dirudienez, Italiako legedi berrienak dio edozein argazki jabego publikora igaroko dela argazkia egin zenetik 20 urte pasatuta, betiere argazkiak balio artistikorik ez badu. Auzia da herrialde gehienetan epe hori askoz luzeagoa dela. Espainian uste dut 70 urte direla argazkiaren egilea hil zenetik. Bestalde, Europar Batasuneko zuzentarau batek Italiakoak baino epe luzeagoak ezartzen omen ditu. Commons-eko irudiak mundu guztian erabiltzen direnez, polemikatxo bat dago hor, eta horregatik Commons-era igotzearen aurka daude batzuk, eta alde besteak, eta kontu hori konpondu arte ez dut uste argazkiok Commons-en gordetzen utziko dutenik. Kontuan izan Wikipedian eta Wikimediaren proiektu guztietan gordetzen diren eduki guztiek lizentzia librea izan behar dutela. Commons-era ezin direla igo ikusita, eta hemengo legedia Italiakoa baino zorrotzagoa dela ikusita, nik etsi egingo nuke eta ez nituzke argazkiak euskarazko artikuluan sartuko.--Assar; (erantzun hemen) 14:14, 3 Apirila 2009 (UTC)
Euskarazko wikipedian argazkiak sartzen ez uztearen arrazoi nagusiak bi direla uste dut (ni ez nengoen hemen hori erabaki zenean): Wikimedia fundazioak multimedia fitxategiak gordetzeko duen espazioa alferrik ez galtzea, eta irudiak mundu guztiarentzat eskuragarri egotea.--Assar; (erantzun hemen) 14:16, 3 Apirila 2009 (UTC)

Argazki berriak erabiltzekotan, egileak lizentzia librearekin argitaratu dituenak soilik. Adibidez, Berunezko urteak artikuluan erabili dituzuen biak. Goian idatzi dudana ikusita, hobe italierazko wikipediatik irudiak ez hartzea. Commons-etik zuzenean hartzea hobe. Adibidez, hemendik.--Assar; (erantzun hemen) 13:20, 6 Apirila 2009 (UTC)

Irudiak (berriz ere)

--Unai (esan) 10:45, 20 Apirila 2009 (UTC)

Irudiak (enegarren aldiz)

Irudi guztiak Wikimedia Commons proiektura igo behar dira, Wikipedia guztiek erabili ahal ditzaten. Galdetu lasai. --Unai (esan) 14:27, 29 Urria 2009 (UTC)

Vikidia

Kaixo! Ideia bikaina da, egia esan. Agian Ikastolen Elkarteak interesa izan dezake gaian, behin egon bainintzen eurekin Wikipediaren funtzionamenduaz mintzatzeko. Tamalez nahikoa lan dut hemen beste batean hasteko (eta ez nuke jakingo nola hitz egin adin tarte horretako gazteei). Ondo segi! -Theklan ·   ·   08:37, 14 azaroa 2015 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Biografia_infotaula_automatikoa

Egun on Koldo! Theklan-ek sortu zuen eta wikidatatik ateratzen ditu datuak. Ez dut Vikidia ezagutzen, baina igual kodea kopiatuz lortuko duzu. Ondo izan! -Marklar (eztabaida) 10:54, 16 apirila 2017 (UTC)

Iepa! Ez dut uste Vikidiak zuzenean har ditzakeenik datuak Wikidatatik, eta, posible izatekotan, ziurenik kode asko ukitu beharko da horretarako. Txantiloi sistema bat sor daiteke datuak semi automatikoki kopiatzeko, baina biografiekin hori ia ezinezkoa iruditzen zait. -Theklan ·   ·   16:58, 16 apirila 2017 (UTC)

Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko modua

Arratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey

WMF Surveys, 00:47, 20 apirila 2018 (UTC)

Artikulu bikoiztuta

Kaixo, Koldo! Herenegun artikulu berri bat editatu nuen Txikipedian, zirkulazio-aparatuarena. Euskarazko Wikipedian zirkulazio-aparatua artikulua ikusi, Txixipedian ez zegoela ohartu, eta editatzeari ekin nion... Kontua da gero konturatu nintzela, sailkatzerakoan, bazegoela beste artikulu bat Txikipedian, zuk sortua, zirkulazio-aparatuarena. Zuk "zirkulazio-aparatua" deitu zenion zure artikuluari, eta nik "zirkulazio-aparatu". Normalean Wikipedian editatzen dugunean ez dugu artikulua jartzen ("esne" artikulua editatzen dugu, ez "esnea"), eta horregatik nik "zirkulazio-aparatu" idatzi nuen.... Tira, kontua da orain gai beraz bi artikulu ditugula. Nola konponduko dugu? Nahi al duzu zuk zure artikuluaren zati esanguratsuenak nirean txertatu? Ala alderantziz egingo dugu? Zuk egin proposamena, ni moldatuko naiz. Segi ondo, eta barkatu sortutako korapiloa.-Josu (eztabaida) 20:01, 7 maiatza 2018 (UTC)

Bai, badakit. Uste dut zu ni baino adituagoa zarela. Kasu horretan, artikulu bakarrean bildu eta bestea kendu. Hori bai, Txokoan edo idatziko dut nire ustez irizpide okerra dela hitz anitzeko itemak mugagabean ipintzea. Eztabaidatu al da honetaz?--Koldo Biguri (eztabaida) 09:24, 10 maiatza 2018 (UTC)

Artikulu bikoiztua

Kaixo, Koldo! Ez dakit eztabaidatu den zuk aipatzen duzuna, nik ez dut eztabaida hori gogoratzen, baina auskalo.....Nolanahi ere, ondo iruditzen zait Txokoan zuk mezu bat uztea. -Josu (eztabaida) 15:00, 11 maiatza 2018 (UTC)

Txikipediako «Biztanleriaren dentsitate» eta «Biztanleriaren dentsitatea» artikuluak

Kaixo, Koldo. Uste diat ez dagoela artikulu horietako bat ere ezabatu beharrik. Txikipediako «Biztanleriaren dentsitate» artikulua ezabatu beharrean, birzuzenketa bihurtu diat, irakurleak «Biztanleriaren dentsitatea» artikulura bideratzeko. Gainera, «Txikipedia:Biztanleriaren dentsitatea» artikulutik Wikipedia orokorreko artikulura jotzeko fitxan, birzuzenketa jarri diat «Biztanleriaren dentsitate» artikulura. Horrela, Txikipediako «Biztanleriaren dentsitatea» eta Wikipedia orokorreko «Biztanleriaren dentsitate» artikuluak elkarri lotuta geratu dituk. Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz   2018-06-06, 21:26 (UTC)

Ondo, eskerrik asko. Bestetik, non eskatu beharko nuke artikuluen ikuskapena egin ahal izateko pribilegioa?--Koldo Biguri (eztabaida) 10:40, 7 ekaina 2018 (UTC)
Wikilari bat administratzaile bihurtzeko, lehendabizi hautagaitza aurkezten duk Txokoan. Hor eztabaidatu eta gero, bozketa orri bat ireki behar duk. Hemen aurkituko dituk argibide gehiago. --Xabier Armendaritz   2018-06-07, 11:18 (UTC)

Txikipedia lotura txantiloia

Kaixo Koldo. {{txp}} sortu dut, Txikipedia loturak erosoago txertatzeko. Begiratu, adibidez, Bergara. -Theklan ·   ·   20:24, 8 ekaina 2018 (UTC)

Uste dut ez duzula ondo ulertu. Txantiloi honekin [[Txikipedia:Bergara|Bergara]] jarri beharrean {{txp|Bergara}} jarri beharko litzateke. Horrela loturak egiten ditu Bergara artikuluarekin Txikipedian baldin badago, baina ez badago, lotura bilatzen du Wikipedian. Adibidez {{txp|Vladimir Lenin}} jarrita, Vladimir Lenin lortuko dugu. -Theklan ·   ·   10:07, 9 ekaina 2018 (UTC)
Uste dut baietz; beharbada, gaizki esan dut. Alegia, aurrerantzean txantiloi sistema zaharra erabili beharrean, berria erabili beharko da, hori da, ez?--Koldo Biguri (eztabaida) 10:10, 9 ekaina 2018 (UTC)

Txikipedia:Bergara/Ekonomia

Kaixo, Koldo. Edozein aldaketa atzera botatzeko, ez duk beharrezkoa administratzailea izatea. Aski duk urrats hauek egitea:

  1. Lehengoratu nahi duan orrian, klikatu «Ikusi historia» fitxan (goian, eskuinean; agerian ez bazagok, klikatu «Gehiago» eta gero «Ikusi historia»).
  2. Orriaren aurreko bertsioen zerrenda agertuko zaik (datak eta egileak). Klikatu nahi duan dataren gainean (adibidez, 2018-06-12T09:49:38).
  3. Klikatu «Aldatu». Abisu hau azalduko zaik: «KONTUZ: Artikulu honen bertsio zahar bat aldatzen ari zara [...].»
  4. Klikatu «Aldaketak argitaratu», goian eskuinean.

Eta kito, egina duk lehengoratzea. --Xabier Armendaritz   2018-06-12, 21:35 (UTC)

Kaixo, lagun. Mesedez eskatu behar dizut konpontzeko Kleopatra VII.a artikuluaren Txikipediako bertsioa; Txikipedian "Kleopatra" da (eta hala jarraitzea nahi dut), baina berbiderapen bat ateratzen zait eta ez TXPko artikulua. Eta ez dut asmatzen konpontzen. Egingo duzu zuk, mesedez? Hau da, lotu WPko "Kleopatra VII.a" artikulua TXPko "Kleopatra" artikuluarekin.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:00, 13 ekaina 2018 (UTC)
  Egina. Barkatuko didak, atzo ikusi nian gai honi buruzko hire mezua, baina astirik ez: lanez lepo ibili ninduan egun osoan. --Xabier Armendaritz   2018-06-13, 08:46 (UTC)
Eskerrik asko! Ikasi behar diat hori egiten. --Koldo Biguri (eztabaida) 08:48, 13 ekaina 2018 (UTC)