Arrautza
enbrioia garatzen hasten den ontzi organikoa
Arrautza zenbait espezietako emek erruniko gorputz ugaltzailea da, obulu (normalean ernaldu) batez eta ehun elikatzaileez eta babesleez eratuta egoten eta bertatik indibiduo gaztea garatzen dena[1].. Hegazti, narrasti, intsektu, molusku eta arrain gehienak (baita ugaztun espezie bi: ekidna eta ornitorrinkoa hain zuzen ere) era honetan ugaltzen dira, eta, beraz, obiparo dute izena.
Arrautzak ikertzen eta biltzen duen zientzia oologia du izena. Egun dagoen arrautzarik handiena ostrukarena da, 1,5 kilogramokoa dena. Txikiena, hegaztien artean, mellisuga helenae kolibrirena da, gramo erdi bat duena. Hala ere, badaude arrain, narrasti eta intsektuen arrautzarik txikiagoak.
Galeria
-
Dortoka baten jaiotza.
-
Opodiphthera eucalypti intsektuaren arrautzak
-
Arrain arrautzak
-
Arraia-arrautzak
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrautza |
Erreferentzia
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |