Gamelua Camelus generoko bi espezieetako bat da dromedarioarekin batera. Bere Sailkapen Zientifikoa Camelus bactrianus da. Gaur egun 1,4 milioi gamelu domestikatu daude, baina era basatian bizi direnak 950 baino ez direla kalkulatzen da eta beraz desagertze arriskuan dago.

Gamelu
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaCamelidae
GeneroaCamelus
Espeziea Camelus bactrianus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcamel hair (en) Itzuli, camel meat (en) Itzuli eta camel milk (en) Itzuli
Eguneko zikloacathemeral (en) Itzuli

2 metrotik gora neurtzen dute eta 725 kilogramoko pisua dute. Belarjaleak dira eta 120 litro ur aldi bakar batean edateko gai dira.

Basamortuan bizitzeko oso ondo egokituak daude, bai uraren beharrak direla eta bai eta euren morfologia dela eta. Dromedarioarekin alderatuta bi joroba ditu eta geldoago mugitzen da.

Etxekotutako gameluez gain, Asiako erdialdean badaude basatiak diren gameluak ere.

Lama eta Vicugna generoekin batera Camelidae familiako ordezkari bakarrak dira.

Gamelu bat "pausoka" ibiltzen

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gamelu