Barraskilo
Barraskiloa edo barakuilua oskola duten eta ez hankarik ez besorik ez duten gasteropodo moluskuei ematen zaien izen orokorra da. Bere gorputza likatsua da eta bi antena ditu. Normalean hezetasunean agertzen da. Belarjaleak dira gehienak, baina orojale edota haragijale dira batzuk. Arrautzak ipintzen ditu, hau da, obiparoak dira. Milaka espezie dira, batzuk lehorrekoak, beste batzuk ur gezakoak, eta beste batzuk itsasokoak.
Barakuiluaren gorputzean, zati hauek nabarmentzen dira:
- Oskola: pieza bakarra, espiralean bildua.
- Oina: masa gihartsu handi bat, zola itxurakoa. Oin horren gainean jartzen da gorputza.
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barraskilo |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |