Umberto Eco
Umberto Eco
Datu pertsonalak
Jaio 1932ko urtarrilaren 5a
Alessandria (Italia)

Umberto Eco (Alessandria, Italia, 1932ko urtarrilaren 5a) Italiako idazlea eta intelektuala da, Erdi Aroan, semiotikan, filosofian, kritika literarioan aditua, 1980an Il nome della rosa ("Arrosaren izena") izeneko eleberria idazteagatik ezaguna da batik bat. Semiotika azterketak egin ditu batez ere.

Biografia

Turingo Unibertsitatearen laguntzari esker (1954), Ecok Italiako Irrati Telebistan lan egin zuen, eta Turingo Unibertsitateko irakasle ere izan zen (1956-64). Florentzian eta Milanen eskolak eman zituen, eta azkenik, 1971n, Boloniako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.

Lanak

Hasierako lanak estetikaren inguruan egin zituen: Opera aperta (1962, "Lan irekia") da horietan ezagunena; lan horretako tesien arabera, musika modernoak, poesia sinbolistak eta kontakizun mota berriak (Kafka, James Joyce) mezu irekiak, zalantzazkoak, eskaintzen dituztela proposatu du, entzuleak edo irakurleak interpretazioan eta haien sorkuntzan parte har dezan.

Ondoren, komunikazioaren eta semiotikaren eremuan murgildu zen, eta zenbait lan argitaratu zituen: A Theory of Semiotics (1976, "Semiotikaren teoria") eta Semiotics and Philosophy of Language (1984, "Semiotika eta hizkuntzaren filosofia"), biak ingelesez idatziak. Literatura kritikaz, historiaz eta komunikazioaz idatzitako lan ugarien arteko batzuk hizkuntza askotara itzuliak izan dira.

Ecoren eleberri ezagunenak, Il nome della rosa (1981, "Arrosaren izena"), XIV. mendean Italiako monasterio batean gertatutako hilketa misteriotsua du gaia, baina sakonean egia da, teologia, filosofia eta historiaren ikuspegitik zalantzan jarri eta aztertu nahi dena. Liburu hori mundu osoan best seller izan zen. 1986an Jean Jacques Annaudek eleberri horretan oinarritutako film bat zuzendu zuen. Ospe handia eman zion hurrengo lanak ere, 1989 argitaratutako Il pendolo di Foucault ("Foucaulten pendulua") izenburukoak.

Eleberrien zerrenda

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umberto Eco