Bikuina (Vicugna vicugna) Hego Amerikan bizi den gamelidoa da. Bere izena kitxuatik dator (wik'uña).

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Bikuina
Bikuinak
Bikuinak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Camelidae
Generoa: Vicugna
Espeziea: Vicugna vicugna
Molina 1782

Bereziki altiplanoak bizi dira, Peruko hegoaldean (non ugariak diren), Boliviako parte batean, Txileko iparraldean eta Argentinako iparmendebaldean.

Bikuinak dira gamelidoen artean txikienak, 45 kilogramoko pisua dute eta metro bateko luzeeran izan ohi dute. Animalia basatia da. Bere kolorea beigea da goikaldean eta txuria behekaldean. Bikuinen ilea bereziki fina da.

3.200 metroko altueratik gora bizi dira, eskualde hotz eta lehorretan. Belarjaleak dira, euren senideak diren llama, alpaka eta guanakoa bezala. Gameluekin alderatuta, egunero ura edan behar dute eta horregatik putzuetatik gertu bizi dira.