Xabier

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».

Xabier[4] (ofizialki Javier) Nafarroa Garaiko ekialdeko udalerri bat da, Zangozako merindadekoa. Itsas mailatik 465 metro gorago dago, Nafarroako hiriburutik 52 kilometro ekialde hego-ekialdera. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 120 biztanle zituen.

Xabier
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Xabierko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Javier
AlkateaMaría José Gindano Laborda
(AISFJ, eskuineko indep.)
Posta kodea31411
INE kodea31135
Herritarraxabiertar
Geografia
Koordenatuak42°35′30″N 1°12′33″W / 42.591564°N 1.209239°W / 42.591564; -1.209239
Azalera46,7 km²
Garaiera465 metro
Distantzia52 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria111 (2024:  −11)
alt_left 82 (%73,9)(2019) (%25,2) 28 alt_right
Dentsitatea2,57 bizt/km²
Zahartzea[1]% 18,6
Ugalkortasuna[1]‰ 45,45
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 0,98 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 1,00 (2018:  %-1,6)

Inguru naturala eta kokalekua

 
Xabierko Gaztelua.

Xabier Zangozako merindadeko ekialdean dago, Huescako probintziaren mugatik hurbil. Bi herrigune ditu, bata iparraldean, Ledeatik gertu, eta bestea hegoaldean, Kasedaren ondoan.

Iparraldeko herriguneak Zangozarekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Esarekin iparraldean, eta Ledearekin mendebaldean. Hegoaldeko guneak, berriz, Zangozarekin egiten du muga iparraldean, Kasedarekin mendebaldean, eta Zaragozako probintziarekin ekialdean eta hegoaldean.

Klima

Xabierren, itsas mailatik 456 metro gorago, Nafarroako gobernuak 1929an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Xabierko gaztelua

X. mendean eraiki zuten herriko eraikinik nabarmenena: Xabierko gaztelua. XIX. mendearen bukaeran zaharberritu zen.

Demografia eta biztanleria

1847 eta 1857 urteetako erroldaren artean, Xabier udalerriak Peña eta Rocaforte edo Rocafuerteko kontzejuak (azken hori gaur egun Zangoza barruan) anexionatu zituen.

Biztanleriaren bilakaera
1897 1900 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2004
171 260 241 272 354 250 184 184 158 113 77

2008ko erroldaren arabera, bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 8,57 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Museoak

Azpiegitura eta garraioak

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu noranzko bakoitzean, eta ibilbide hau du:

Politika

Udal hauteskundeak

Xabierko alkatea [[Agrupación Independiente San Francisco Javier (AISFJ) eskuineko zerrendako María José Gindano Laborda da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu baitzituen. Balio gabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien % 2,50) eta boto zuriak bederatzi izan ziren (% 11,54). Abstentzioa % 29,20 izan zen.

Xabierko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Jose Gindano Laborda (AISFJ) 59 Bai
Leire Rebole Labairu (AISFJ) 56 Bai
Emilio Etxegoien Askuntze (AISFJ) 54 Bai
Jesus Maria Perez Perez (AISFJ) 47 Bai
Beltran Ibarra Malo de Molina (AISFJ) 12 Bai

2011n ere AISFJ eta María José Gindano nagusitu ziren, baina hauteskundeetako lehiakide izan zuen 24 urtez alkate izandako Ángel Ciprések[6] bultzatutako DNEren zerrenda bat. Eskuin muturreko DNEk ez zuen hautetsirik lortu. Ciprés, Nafarroan gehien iraun duen alkateetakoa, lehen Nafarroako Alderdi Popularraren sortzaileetakoa izan zen, eta UPNrekiko itunaren aldekoa;[7] 2008an PPra pasatu eta gero, bai bera bai haren alaba, Nieves, alderditik bota zituzten desadostasun politikoak zirela kausa.[8]

Udala

Xabierko udaleko idazkaria Petilla de Aragongo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Santua kalea, 1

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Ángel Ciprés Espartza
2007-2011 María José Gindano Laborda AISFJ
2011-2015 María José Gindano Laborda AISFJ

Euskara

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Xabier eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 2,44k zekien euskaraz.

Jaiak eta ospakizunak

Martxoaren hasieran, Xabierko gaztelurako erromesaldi handia izaten da, Nafarroako patroi santuaren omenez, Xabierraldia izenekoa.

Herritar ezagunak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa