Ipar Amerika

azpikontinente
Loveless (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:04, 30 abendua 2011

Ipar Amerika[1] Amerikaren barnean dagoen azpi-kontinente bat da. Ozeano Artikotik Mexiko eta Guatemala arteko mugaraino heltzen dena. Geografikoki Ertamerika eta Karibeko herrialdeak ere bertan sartzen dira.

Bere 24.490.000 km² eremua da, Lurraren %4.8a, eta, 2006ko urrian, 514.600.000 biztanle zituen. Hau da, munduko hirugarren kontinenterik handiena da, Asia eta Afrikaren ondoren, eta laugarren populatuena Asia, Afrika eta Europaren ondoren. Ipar Amerikak, Hego Amerikarekin batera, Amerika sortzen du.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Amerikako historia»
Fitxategi:Chichen-Itza El Castillo.jpg
Chichen Itzaren hondarrak.

Nahiz eta adituek Ipar Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik etorritako etorkinak zirela uste, Ipar Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.

Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean bazeuden zabaldi handietan bizi ziren bisonte-ehiztari tribuak eta Maia edo Azteka inperio aurreratuak.

1492an, espainiarrak kontinentera heldu zirenean, historia goitik-behera aldatu zen. Espainiak azteka inperioa suntsitu zuen eta Erresuma Batuak eta Frantziak iparralderantz jo zuten 300 urte iraungo duten koloniak sortzeko.

1776an Estatu Batuek Europaren boterepean egoteari uko zutenean, eskualdeko beste herriek hasitako ibilbidea jarraitu zuten (adibidez Mexiko 1810ean). Hortik hasi zen egun azpi-kontinentea munduko posturik aurreratuenean jarri duen bilakabide hedakorra.

Geografia

Geografia fisikoa

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Amerikako geografia»
 
Ipar Amerika satelite irudian

Ipar Amerika Amerika kontinentearen iparraldeko aldean kokatzen da. Hego Amerikarekin duen muga eztabaidatusa da oso:

Kostaldea luzea eta irregularra da. Tartean Mexikoko Golkoa, Hudsoneko badia, San Laurendi golkoa eta Kaliforniako golkoa daude.

Baditu uharte asko ere: Uhartedi Artikoa, Antilla Handiak eta Antilla Txikiak, Alexander uhartedia, Aleutiar uharteak, Groenlandia, etabar nagusiak izaki. Bermudak geografikoki ez daude Ipar Amerikan.

Giza-geografia

 
New York, Estatu Batuetako hiririk handiena.

Ipar Amerikako hizkuntza nagusiak ingelesa, gaztelania eta frantsesa dira. Angloamerika Amerikako herrialde anglofonoak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Estatu Batuak, Kanada, Belize eta zenbait Karibe uharte. Latinoamerika, berriz, Amerikako herrialde latinetiko hizkuntzak aritzen direnak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Ertamerikako gehiena, Mexiko eta Karibe uharte asko, Hego Amerikarekin batera. Frankofoniako lurraldeak Ipar Amerikan Kanada, Frantziar Antillak, Saint-Pierre eta Mikelune, AEBetako Louisiana eta Haiti dira.

Kulturalki hizkuntza muga handia da. Angloamerikako kultura eta Latinoamerikakoa ezberdinak dira oso.

Ekonomikoki, Kanada eta Estatu Batuak aurreratuenak dira, Mexiko garapen-bidean dagoen herrialde bakarra izaki. Eskualdean badaude erakunde amankomunak, adibidez Caribbean Community and Common Market (CARICOM), edo North American Free Trade Agreement (NAFTA).

Demografikoki, Ipar Amerika mestizoa da.


Estatuak

Eskualde edo herrialdearen
izena eta bandera
Azalera
(km²)
Populazioa
(2005-07-01 zenbatetsia.)
Dentsitatea
( /km²)
Hiriburua
Txantiloi:AIA (Erresuma Batua) 102 13,254 129.9 The Valley
Txantiloi:ATG 443 68,722 155.1 St. John's
Txantiloi:ABW (Herbehereak) 193 71,566 370.8 Oranjestad
Txantiloi:BHS 13,940 301,790 21.6 Nassau
Txantiloi:BRB 431 279,254 647.9 Bridgetown
Txantiloi:BLZ 22,966 279,457 12.2 Belmopan
Txantiloi:BMU (EB) 53 65,365 1,233.3 Hamilton
Txantiloi:VGB (EB) 153 108.708 308,8 Road Town
Txantiloi:VIR (AEB) 352 22,643 148.0 Charlotte Amalie
Txantiloi:CAN 9,984,670 32,805,041 3.3 Ottawa
Txantiloi:CYM(EB) 262 44,270 169.0 George Town
Txantiloi:CRI 51,100 4,016,173 78.6 San Jose
Txantiloi:CUB 110,860 11,346,670 102.4 Habana
Txantiloi:DMA 754 69,029 91.6 Roseau
Txantiloi:DOM 48,730 8,950,034 183.7 Santo Domingo
Txantiloi:SLV 21,040 6,704,932 318.7 San Salvador
Txantiloi:GRL (Danimarka) 2,166,086 56,375 0.026 Nuuk
Txantiloi:GRD 344 89,502 260.2 St. George's
Txantiloi:GLP (Frantzia) 1,780 448,713 252.1 Basse-Terre
Txantiloi:GTM 108,890 14,655,189 134.6 Guatemala Hiria
Txantiloi:HTI 27,750 8,121,622 292.7 Port-au-Prince
Txantiloi:HND 112,090 6,975,204 62.2 Tegucigalpa
Txantiloi:JAM 10,991 2,731,832 248.6 Kingston
Txantiloi:MTQ (Frantzia) 1,100 432,900 393.5 Fort-de-France
Txantiloi:MEX 1,972,550 106,202,903 53.8 Mexiko Hiria
Txantiloi:MSR (EB) 102 9,341 91.6 Plymouth; Brades
Txantiloi:ANT (Herbehereak) 960 219,958 229.1 Willemstad
Txantiloi:NIC 129,494 5,465,100 42.2 Managua
Txantiloi:PAN 52,853 2,498,717 47.3 Panama Hiria
Txantiloi:PRI (AEB) 9,104 3,916,632 430.2 San Juan
Txantiloi:KNA 261 38,958 149.3 Basseterre
Txantiloi:LCA 616 166,312 270.0 Castries
Txantiloi:SPM (Frantzia) 242 7,012 29.0 Saint-Pierre
Txantiloi:VCT 389 117,534 302.1 Kingstown
Txantiloi:TTO 5,128 1,088,644 212.3 Port of Spain
Txantiloi:TCA (EB) 430 20,556 47.8 Cockburn
Txantiloi:USA 9,629,091 295,734,134 30.7 Washington Hiria
Total 24,486,305 514,144,046 21.0

Diasporak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar Amerika