Giacomo Girolamo Casanova de Seingalt (Veneziako Errepublika, 1725eko apirilaren 2a - Dux, Bohemia, 1798ko ekainaren 4a) italiar abenturazalea izan zen.

Giacomo Casanova.

Biografia

Apaizgai izan zen lehenik, gero gorte-gizon, diplomatiko, finantzari, publizista, etab. Europa osoan zehar ibili zen gaztetan, Frantzian batez ere (1750). Veneziara itzulitakoan atxilotu egin zuten, soneto satirikoak idatzi eta magia-jokoak egiten zituelako. Handik hiru urtera, espetxetik ihes egitea lortu zuen. Frantziara itzuli ondoren, 1762tik 1836ra arte iraun zuen loteria publikoa sortu zuen. Paris uztera behartu zuten eta, Turinen eta Triesten egon ondoren, Veneziara itzultzeko baimena jaso zuen 1774. urtean. Inkisizioaren lankide izan zen bertan, eta 1782an liburuzain jarri zen Waldsteingo kondearen Bohemiako gazteluan. Hainbat liburutan argitaratu zituen bere oroitzapenak. Kontakizun horiek, egiantzekoak eta gordinak, amorante nekaezinen eredu bihurtu dute Casanova.

Erreferentziak