Gamelua Camelus generoko bi espezieetako bat da dromedarioarekin batera. Bere Sailkapen Zientifikoa Camelus bactrianus da. Gaur egun 1,4 milioi gamelu domestikatu daude, baina era basatian bizi direnak 950 baino ez direla kalkulatzen da eta beraz desagertze arriskuan dago.

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Gamelua
Gamelua
Gamelua


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Ugaztun
Ordena: Artiodaktilo
Familia: Kamelido
Generoa: Camelus
Espeziea: Camelus bactrianus
Linneaus, 1758

2 metrotik gora neurtzen dute eta 725 kilogramoko pisua dute. Belarjaleak dira eta 120 litro ur aldi bakar batean edateko gai dira.

Desertuan bizitzeko oso ondo egokituak daude, bai uraren beharrak direla eta bai eta euren morfologia dela eta. Dromedarioarekin alderatuta bi joroba ditu eta geldoago mugitzen da.

Lama eta Vicugna generoekin batera Camelidae familiako ordezkari bakarrak dira.

Gamelu bat "pausoka" ibiltzen